Saltatu

Haurrentzako logelak: jolastu, ikasi eta hazteko toki dibertigarriak, seguruak eta inspiratzaileak.

Ezagutu haurrentzako logeletarako gure altzari eta osagarrien sorta zabala, irudimena askatzeko eta garapenari laguntzeko diseinatua. Ohe dibertigarriak, biltegiratze-soluzio adimendunak, ehun-gai koloretsuak, argiztapen segurua... Etxeko txikienentzako eremu magiko eta funtzionala sortzeko behar duzun guztia daukagu. Arakatu haurrekin batera haziko diren pieza iraunkorrak eta moldakorrak, beren logelan jolastu, ikasi eta amesteko toki bat egongo dela beti ziurtatzeko. Sortu beren benetako nortasuna erakutsi ahal izango duten eremua.

Haurrentzako logela bat jostailuz beteta, TROFAST biltegiratze-sistemarekin horma beltz batean zehar; eskuinean, SLÄKT ohe bat dago.

Dena prest duzu zure etxeko ateak dibertsioari zabaltzeko?

GREJSIMOJS bildumak jirafa-lanparak, aulkientzako zorro iletsuak eta puf horzdunak ditu, guztiak umore-sena oinarri hartuta diseinatuta. Beraz, ausartu, egin zarata pixka bat eta eragin barrea. Pertsona guztiak jolasean aritu beharko lirateke.  

Zure semea edo alaba ohe "handi" bat egiteko prest dago?

Heldu da lastaira aldatzeko garaia! Kalitate handiko materialez eginak izateaz eta segurtasun-arau zorrotzenak betetzeaz gain, gure haur-lastairek erosotasun aireztatua eta euskarri atsegina ematen diete hazten ari diren gorputz gazteei. Garbi eta fresko mantentzeko errazak dira, eta okerrena jasan dezaketela bermatzeko probatu dira. Eta poltsikorako aukera iraunkorrago eta atseginago baten bila bazabiltza, lastaira (eta ohe) hedagarri bat erraz egokitu daiteke adin gazteenen ohiko hazkunde-tiraldietara.

Informazio gehiago

Lagundu animalia basatiak salbatzen

Urriaren 13tik azaroaren 30era bitartean pelutxe bat erosten duzun bakoitzean, IKEAk 1 € emango dio irabazi-asmorik gabeko SEO/BirdLife erakundeari eta espezie mehatxatuei etorkizuna emateko egiten duen lan garrantzitsuari.

Elkarrekin, alde handia egin dezakegu.

Informazio gehiago

Bat datozen altzariak eta askoz gauza gehiago haurrentzako logeletarako

Salgai dauzkagun haurrentzako altzari-sistema eta -serieei esker, oso erraza da itxura uniformea lortzea.

LILLABO seriea: gure jostailuzko trena bikaina da haurren (eta gurasoen) irudimena sustatzeko
TROFAST sistema: egitura sendoetan ahoka daitezkeen kaxak eta bestelako osagarriak dituen eta erabiltzeko erraza den biltegiratze-bilduma
SMÅSTAD sistema: etxeko txikienentzat intuitiboak diren biltokiak. Gainera, hazten diren heinean egoki daitezke
ÄLSKVÄRD seriea: haurtxoentzako altzari moldakor eta sendoak, estilo eskandinaviar garaikidekoak
MAMMUT seriea: haurrentzako altzari dibertigarriak, koloretsuak eta sendoak
SLÄKT seriea: etxeko txikienekin batera hazten diren logelako altzari praktikoak

Muntaketa

Zerbitzu profesionala, etxean nahiz lanean

Informazio gehiago

Plangintza eta aholkularitza

Adituen aholkularitza pertsonalizatua

Informazio gehiago

Etxearen dekorazioa

Barruko diseinurako laguntza

Ordaintzeko aukerak

Nola ordaindu, dendan eta Interneten

Informazio gehiago

Ikusi haurtxoentzako eta haurrentzako inspirazio ideia gehiago