IKEA-n jatea
Jatea ez da elikatzea soilik. Familiarekin, lagunekin eta gure pentsamenduekin une atsegin bat partekatzean ere bada. Gosariko kafearen usaina da, edo opil egin berriena. Esperientzia oso bat da.
Gure jatetxean gosaldu dezakezu erosketak energiarekin hasteko, edo jatetxean atseden har dezakezu dendako bisita eta gero, eta zeozer goxoa jateko aprobetxatu. Esperientzia guztiak hobeak dira urdaila betea dagoenean.
Gozatu esperientzia zoragarri batez
IKEA jatetxea
Badakizu zer bazkalduko duzun? Ikusi gure platerak zure IKEA dendako jatetxean.
Bistroa
Erosketak amaitu badituzu, gure bistrotik pasa zaitezke mokadu on baten bila.
Denda suediarra
Eraman ezazu Suediako gastronomiako produkturik onenak, marmelada ekologikoa edo ASC ziurtagiria duen izokina, esaterako.
Gastronomia suediarra zure etxean
Eraman etxera gure gastronomiako onena. Online eskatu eta zure IKEA dendan jaso dezakezu, edo jatetxean jaso bisitaren ostean.
Too Good To Go
Bazenekien urtero giza kontsumorako ekoizten den janariaren herena alferrik galtzen dela munduan? Hori 1,6 mila milioi tona elikagai inguru da, gutxi gorabehera. IKEA-n Too Good To Go-rekin bat egin dugu janaria alferrik galtzearen aurka borrokatzeko. Borroka honekin bat egin nahi baduzu, deskargatu aplikazioa eta gozatu gure jatetxeko sorpresa pakete goxoez.
Take away
Eskatu janaria gure jatetxe edo bistroetako batean eta goza ezazu gastronomia suediarraz nahi duzun tokian.