Nola aukeratu material jasangarriagoak
Xedea da 2030. urterako IKEA produktuen material guztiak berriztagarriak edo birziklatuak izatea. Gaur egun ere, inoiz baino errazagoa da prezio merkean kalitate handiko altzari jasangarriagoak aurkitzea. Izan ere, IKEA produktu-sortaren % 60 material berriztagarriz egina dago dagoeneko.
Plastikoaren inguruko pentsamolde berriak
Plastikoak onura handiak dauzka; gogorra, iraunkorra, arina eta moldaerraza da. Hala ere, horien hondakinak deuseztatzea kutsadura-arazo bat bihur daiteke. Irtenbidea aukera jasangarriagoak bilatzea da, ahal den heinean.
Azken finean, beharrezkoa al da plastikozko lastotxoak erabiltzea? Izan ere, era jasangarrian kudeatutako basoetako egurrez egindako paperezko lastotxoek funtzio bera egin dezakete.
Hori kontuan hartuta, 2020 urtearen hasieran erabilera bakarreko plastikoz egindako produktuak kendu genituen etxea altzariz janzteko IKEA bildumetatik eta janari-zerbitzuguneetatik. Erabili eta botatzeko produktuetarako materialak (lastotxo, mahai-tresna, edalontzi eta plateretarako materialak) baliabide berriztagarriz eginak daude orain.
Oraindik ere plastikoa beharrezkoa den kasuetan, helburua da 2030. urterako edo ordutik aurrera plastiko berriztagarria edo birziklatua erabiltzea. PLA (azido polilaktikoa) plastikoa, adibidez, substantzia berriztagarrietatik eratortzen da; hala nola, artoa, azukre-erremolatxa eta azukre-kanabera.
Material natural hobeak
Askok dute nahiago etxean material naturalak erabiltzea, batez ere azaletik gertu eduki ohi ditugun oihalei dagokienean.
Hori dela eta, kotoia ohiko aukera da logela eta bainugeletan. 2015az geroztik, IKEA produktuen kotoi guztia iturri jasangarrietatik dator. Ondorioz, ekoizpenean pestizida eta ongarri gutxiago erabiltzen dira. Ekoizpen-lan asko garapen-bidean daude oraindik, laborantza eraginkorragoak eta uraren kudeaketa hobea eskuratzeko.
IKEA-ren filosofia da geroz eta ur gutxiago xahutuz geroz eta prezio baxuagoak eskaintzea. Era jasangarrian jokatzeko beste modu bat ere izan daiteke hondakinak erabiliz sormena lantzea. Ur-hiazintoa, koko-azala eta itsas-ihia belar-txar edo hondakintzat hartu ohi dira. Baina material berriztagarriok eta beste hainbat produktu erabilgarri eta bereizgarri bihur daitezke.
Hitz gutxitan, hainbat zuntz natural aukera ditzakezu ziurtasunez. Etxeko eguneroko bizitza hobetzen duen erosotasun, nortasun eta erresistentziaz goza dezakezu, natura zaintzen ere ari zarela gogoan daukazun bitartean.
Egurra modu jakintsuan lantzen
Pentsatu al duzu inoiz zergatik ikusten den hainbeste egur IKEA produktu-bilduman? IVAR pinu trinkozko biltegiratze-sisteman, esaterako?
Egurra material bikaina da nortasun handiko altzari sendo eta iraunkorrak eraikitzeko. Hura lixatu, pintatu edo margotu egin dezakezu, altzariak bizi luzeagoa izan dezan. Azkenik, guztiz desberdina den gauza bihur dezakezu egurra.
Onena da egurra material berriztagarria izan daitekeela era arduratsuan ekoizten eta erabiltzen bada. IKEA-n erabiltzen den egurrak IWAY basogintza-estandarra betetzen ditu. Estandar horien arabera, debekatuta dago basogintzarekin lotutako gatazketan sartuta dauden baliabide-iturriak edo legez kanpoko uztak erabiltzea. 2020 amaierarako, egur guztiek edukiko dute FSC (Forestry Stewardship Council) ziurtagiria.
Material iraunkor, berriztagarri eta birziklagarria izanik – baita funtzionala eta itxura onekoa ere – zurezko altzariak aukera jasangarria dira. Denbora luzerako.