Saltatu
Saltatu produktuen zerrendara

Haurtxoarentzako jostailuak

Zurezko jostailu berriak batu dira festara

Eskandinaviako basoak inspirazio-iturri dituzten jostailu hauekin, haurtxoek, gaitasun motor finak eta lodiak lantzeaz gain, irudimena garatuko dute. Gurasoek izugarri maite dituzte oso iraunkorrak direlako: material sendoz fabrikatuta daude, zura kasu; beraz, anai-arrebek, lagunen seme-alabek eta hurrengo belaunaldiko haurrek ere gozatuko dituzte.

Ikusi zurezko jostailu guztiak
Haur txiki bat zutik mahai baxu baten ondoan UPPSTÅ labirinto batekin jolasten. Heldu baten esku bat mailuaz jotzeko jostailuzko bloke bati heltzen.
    Haurtxo bat lurrean eserita UPPSTÅ uztai-piramide batekin jolasten. Heldu bat uztai arrosa bat ematen ari zaio haurtxoari.
      Ikusi zurezko jostailu guztiak

      Barre egiteko eta hazteko haurtxoentzako gimnasioak eta alfonbrak

      IKEA-ren jostailuak haurtxoei ikusmena, gaitasun motoreak eta bestelako abileziak garatzen laguntzeko diseinatuta daude. Eta asko diberti daitezen, noski.

      Ikusi haurtxoentzako gimnasio, alfonbra eta sehaska-mugikari guztiak
      Galtza arrosaz eta tantodun elastiko batez jantzitako haurtxo bat ahoz gora etzanda GULLIGAST haurtxoentzako gimnasioko jostailuekin jolasean.
        Arropa zuriz jantzitako haurtxo bat KLAPPA jarduera-alfonbra urdin baten gainean eskuarekin ispiludun izar hori bati heltzen.
          Ikusi haurtxoentzako gimnasio, alfonbra eta sehaska-mugikari guztiak

          Haurtxoentzako jostailuak, peluxeak eta zurezko jostailuak

          Guretzat, garrantzitsuena da zure haurtxoak jolastea eta ikastea, baita zu lasai egotea ere; horregatik, gure jostailuak seguruak eta iraunkorrak dira. MULA serieko jostailu guztiak, oso dibertigarriak eta txikienen gustukoenak izateaz gain, proba gogorrak gainditu dituzte, eta dena jasateko gai dira. Zure seme edo alabak bota, kolpatu edo, onar dezagun, hozkatu egiten baditu ere, ez larritu, irauteko eginak daude. Ezagutu haurtxoentzako gure jostailuak eta peluxeak; nagusiagoak badira, berriz, betiko zurezko jostailu politak ditugu haientzat.

           

          Aldi berean ikasi eta ondo pasatzeko jostailuak

          Roletara jolasteak adimena suspertzen du eta pertsona helduen egoeretan jartzen ditu. Orain arte bizi ez dituzten egoera berrietarako prestatzen ditu. Jolas dinamikoari esker, euren gorputz txikiak martxan jartzen dira lurreko tuneletik, zabutik edo dendatik. Ez ahaztu peluxe bat bezain biguna den baloiaz edo txikiei zein nagusiei hainbeste gustatzen zaien bata bestearen gainean jartzeko jolasaz. Eskulanak barruko irudimena kanporatzeko aukerarik onena dira. Let’s play!