Saltatu

Fakturak eta tiketak

IKEA dendetan egiten dituzun erosketa guztietan faktura sinplifikatu bat ematen dugu, tiket formatuan, zure datu fiskalak sartu gabe. Faktura arrunt bat behar baduzu (zure datu fiskalekin), ordaindu aurretik eskatu beharko duzu kutxan bertan.

IKEA Enpresentzat Sarearen parte izatearen abantailak

Sarekoa bazara, zure erabiltzaile-orriaren bidez edozein unetan sar zaitezke erosketen historialean eta zure tiketak, eskaeren fakturak eta beste hainbat abantaila kontsulta ditzakezu (zure erosketak batu egiten dira, deskontu esklusiboak, etab.) Saioa hasi besterik ez duzu egin behar!

Oraindik ez zara Sarekoa? Zure profila sortu besterik ez duzu egin behar "Nire enpresarentzat erosten ari naiz" adieraziz formularioan.

Batu zaitez edo hasi saioa IKEA Enpresentzat Sarean

Faktura arrunta behar duzu?

Hainbat modu dituzu egiteko:

Formularioa

Esteka honetan ere egin dezakezu klik: "Fakturak eta kopiak eskatzea", erantsi erosketa-agiriaren argazki bat eta bi aste barru jasoko duzu faktura arrunta posta elektronikoz.

Balear Uharteetako edo Kanariar Uharteetako IKEA dendetan erosi al duzu? Bisitatu denda. 

Nolanahi ere, beti joan zaitezke gertuen duzun IKEA dendako Bezeroarentzako Zerbitzuaren atalera erosketa-tiketarekin eta zure datu fiskalekin, zure faktura arrunta eskatzeko.

Noiz eta nola eskatu dezaket BEZa bueltatzea?

Zenbait kasutan, bezero bat bere erosketetan ordaindutako BEZa itzultzea eskatu dezake:
 
1. BIDAIARIAK DIREN BEZEROEI BEZA ITZULTZEA. 
Europar Batasunetik kanpo edo Ceutan, Melillan zein Kanariar Uharteetan bizi bazara, BEZa bueltatzea eskatu dezakezu IKEA dendan erostean. 2018/07/05tik aurrera egindako erosketek ez dute erosketa minimorik behar. Data hori baino lehenago, 90,15€-koak izan behar dira gutxienez BEZa itzultzea eskatzeko.
 
Non kudeatu behar dut nire eskaera?
Lehenengo, zure eskaera kudeatzeko, Bezeroen arretarako zerbitzura joan beharko zara, edozein dendatan. Zure erosketaren faktura eraman behar duzu, baita zure identifikazio dokumentua (pasaportea, bizileku-txartela...) Gogoratu fakturan zure datu fiskalak eta bizi zaren lekua agertu behar direla, hori baita BEZa itzultzeko eskubidea ematen dizuna. 
 
Azkenik, Zerga itzultzeko dokumentu elektronikoari (DER) DIVA kioskoetan zigilu elektroniko jarri behar diozu edo aireportu edo portuetan dauden aduana-bulegoetan. Hiru hilabeteko epea daukazu erosketaren egunetik.

Gurekin harremanetan jar zaitezke 900 400 922 telefono zenbakian edo gure txataren bidez. 


Nola eskatu dezaket?
Bezeroen Arretarako zerbitzuan esan ahal diguzu zein modalitaterekin eskatu nahi duzu BEZaren itzultzea (Global Blue edo IKEA), Zerga itzultzeko dokumentu elektronikoa (DER) egoki egiteko.
 
-Global Blue bidez: kasu batzuetan, BEZa itzultzea Global Blue entitate kolaboratzailearen bidez egingo da. Aireportu edo portuetan dauden bulegoetan eman eta gero zergaren itzulketa berehala egingo dugu (kreditu txartelean edo diruarekin). Entitate honek komisio bat kobratuko dizu.
 
- IKEA-ren bidez: kasu hauetan, itzulketa IKEA taldeari zuzenean eskatuko zaio. Itzulketa banku-transferentzia bidez egingo da eta gutxi gora behera 15 egunetan egingo da, honako helbidean beharrezko dokumentazio guztia jaso eta gero:
ITZULKETA OSOA - Me falta un tornillo kalea, 5, 47195 Arroyo de la Encomienda (Valladolid). 

Edozein kontsulta egiteko, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: so.devolucioniva.es@ingka.ikea.com
 
Zer dokumentazio aurkeztu behar dut modalitate bakoitzean?
 
- Global Blue bidez: elektronikoki zigilatutako DER-a eta zerga itzultzea nahi duzun kreditu-txartelaren zenbakia (eskudirutan ere itzuli ahal izango dizute)
 
- IKEA-ren bidez: elektronikoki zigilatutako DER-a, zure identifikazio-agiriaren kopia (pasaportea, bizileku-txartela...) eta banku-kontuaren zenbakia (SEPA*), transferentzia egitea nahi duzuna.
 
* Eurotan Ordainketa Eremu Bakarra (SEPA) herritarrek, enpresek eta beste eragile ekonomiko batzuek eurotan ordainketak egin eta jaso ditzaketen eremua da, Europan, estatuen mugen barruan eta kanpoan, baldintza berberekin eta eskubide zein betebehar berberekin, beren kokapena edozein dela ere. 
 
2. BEZA DIPLOMATIKOEI ETA MERKATARITZA-BIDAIAN DAUDEN ENPRESEI ITZULTZEA 
Bezeroa bazara eta diplomatikoa, kontsulatukoa edo NATOkoa bazara, edo enpresa bat bazara (Europar Batasunekoa edo kanpokoa), zuzenean eskatu beharko diguzu BEZa, inprimaki honetako jarraibideak betez:
 
BEZa itzultzeko formularioa (IKEA Ibérica)
 
Faktura aduanan fisikoki zigilatu ondoren, betetako inprimakiarekin eta gainerako dokumentazioarekin batera, espediente osoa honako helbide honetara bidali beharko diguzu: Me falta un tornillo kalea, 5,   Arroyo de la Encomienda ( Valladolid ) 47195.
 
Aipatutako helbidean dokumentazio zuzena jaso eta gero, 15 egun izango ditu taldeak dirua itzultzeko.
 

BEZa itzultzea eskatzeko ezinbestekoa da faktura ARRUNTA izatea. Erosketa egin eta gero hilabete bat izango duzu aduanan fakturari zigilua jartzeko edo aduana-dokumentu elektronikoa egiteko.

 

3. BEZA ITZULTZEKO ESKAEREKIN LOTUTAKO KONTSULTETARAKO. 

Eskatu informazioa zure dendako bezeroen arretarako zerbitzuan edo honako helbide elektronikoan: so.devolucioniva.es@ingka.ikea.com.

Ohiko galderak