Hornitzaileak
Harreman onak ezartzea
Mundu guztia saltzen ditugun produktuekin pozik egotea nahi dugu; horregatik, hornitzaileekin dugun harreman zuzena zaintzen dugu, baita zeharkakoa ere. Mundu osoan IKEA taldeari zuzenean hornitzen dioten enpresetan lan egiten duten pertsonen kopurua 600.000koa da, eta jende guztiak bidezko jokabidea jasotzen duela ziurtatu nahi dugu.
Hori dela eta, 2000. urtean IWAY araua ezagutarazi genuen, hornitzaileentzako gure jokabide-kodea. Hornitzaileak eurak arduratzen dira IWAY araua azpihornitzaileei ezagutarazteaz, eta guk zeregin horretan laguntzen diegu. Hornitzaile guztiek IWAY baldintzak bete behar dituzte; bestela, elkarrekiko lankidetza etengo dugu.

Gure negozioa garatzeko modua: hornitzaileentzako IWAY jokabide-kodea
IKEA-n gure jarduerak pertsonengan eta planetan eragina duela aitortzen dugu. Zehazki, ingurumenarengan eta lan egiteko baldintzetan, tokiko mailan zein mundu mailan.
Hala ere, negozioetan arrakasta izatea eta enpresa ona izatea posiblea dela uste dugu. Gure etorkizunerako hazkuntzarako baldintza da, eta ezingo dugu lortu gure hornitzaileek aburu hori ez badute (gehiengoarentzat eguneroko hobea sortzea), ezta "People and Planet Positive” jasangarritasun estrategiarekin konpromisoa hartzen ez badute ere.
Konfiantza, zuzentasuna eta zintzotasuna ordezkatzen dira "IKEA taldeak produktuak, materialak eta zerbitzuak erosteko dituen modua" hornitzaileentzako IWAY jokabide-kodean. Dakizunez, kode honetan honakoak jasotzen dira: ingurumenari, lan egoerari eta egoera sozialari buruzko betekizunak, baita haurrek lan egitea onartzen ez dugula ere. Horiek dira zu bezalako hornitzaileekin lan egiteko oinarriak, balio hauek errespetatuz hazten lagunduko digutenak.
Gure negozioak garatzeko modua: salaketen kanala
Ingka-n negozioa zintzoki, modu irekian eta etikoki garatu nahi dugu. Nahi hori bezero zein hornitzaileek partekatzen dute, baita gizarteak orokorrean ere. Ez dugu ustelkeriarik onartuko, negozioa egitearen kontra doalako, eta gainera gure kolaboratzaile, hornitzaile, bezero eta IKEA interes taldeen konfiantza kaltetzen dute.
Salatzailearen babesari buruzko EBren zuzentarauan ezarritakoaren arabera, hornitzaileek, azpikontratistek eta kanpoko kontratistek IKEA-rekin duten kontratu-harremanaren esparruan aurkitutako edozein eskubide-urraketa edo arau-urraketa sala dezakete modu anonimoan. Informazio gisa, baina horretara mugatzeke, gai hauen inguruko edozein jokabideri buruzko informazioa jakinaraztea eskatzen dizugu:
- Onura desegokiak lortzea edo eskaintzea.
- Abegikortasun-jokabideak jasotzea edo eskaintzea, balio sinboliko ez-komertziala dutenak izan ezik.
- Eskudirua jasotzea edo eskaintzea.
- Zerbitzu pertsonalak lortzea edo eskaintzea, beste pertsona batzuei edo enpresari eskaintzen zaizkienak baino baldintza hobeagoekin.
- Beste edozein motatako maileguak edo bermeak lortzea edo eskaintzea, zuzenean edo zeharka, baita pertsonalki ere.
- Opariak edo entretenimendua jasotzea edo eskaintzea: adibidez, Gabonetako opariak.
- IKEA-ko langileen senideak kontratatzea interes-gatazka sor dezaketen lanpostuetan.
- IKEA-ko langileek ezin izango dute oparirik edo konpentsaziorik eskaini, eman, eskatu edo onartu eskudirutan edo jenerotan, edozein motatakoak direla ere.
Kezkatzen zaituen beste edozein eskubideen edo araudiaren urraketaren berri eman dezakezu.
Nola egin dezaket salaketa bat? Gure salaketa-kanalaren plataforman sar zaitezke esteka honen bidez (salaketa anonimoak egiteko aukera ematen du)
Horrez gain, helbide elektroniko hau modu alternatiboan erabil dezakezu:
Konfiantza eta zintzotasuna dira gure negozioaren muina. Hala ere, edozein ustelkeria-zantzu ikertzeko eskubidea gordetzen dugu.
Dokumentu honen edukia edo helburua urratzen duen edozein ekintzak merkataritza-harremana eten dezake eta dagozkion legezko erantzukizunak ekar ditzake.
GLOBAL SUPPLIER PORTAL - IKEA produktuen hornitzaileentzat, kontsultatu informazioa hornitzaileen orri orokorrean.