Nola gozatu etxe osasuntsuago batez
Bizitza jasangarriago bat eramateak zure osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia dauka, ingurunearen babesarekin daukan bezain beste zerikusi. Airearen kalitate ona, ariketa fisiko egokia eta ondo lo egitea dira zeure burua ongi zaintzeko kontuan hartu beharreko faktore nagusietako batzuk.
Airearen kutsaduraren kontrako gortinak
Munduan, hamar pertsonatik bederatzi bizi da airearen kutsadurak maila segurua gainditzen duen inguruetan. Hori da arriskurik aipagarriena ingurunearen osasunari dagokionez.
Hainbat neurri har ditzakezu etxeko airearen kalitatea hobetzeko. Sukaldean ari zarenean erauzgailua erabiltzea lagun diezazuke.
Etxe barruko substantzia kutsakorrak gutxitzeko, ohikoa da aire-garbigailu bat erabiltzea. Airea garbitzen duen GUNRID gortinarekin beste berrikuntza bat daukazu eskura.
Oinarri mineraleko estaldurari esker, gortinak argi naturalaren energia erabiltzen du aireko partikulak iragazteko; horren ondorioz, ez da elektrizitaterik behar. Horrez gain, airea garbitzen duen GUNRID gortinak PET botiletatik ateratako % 100 poliester birziklatuz eginak daude.
Eman sasoi onean egoteko urratsa
Heldu batek 150 minutuko neurrizko intentsitateko ariketa fisikoa egin beharko luke astero. Gutxi mugitzearen ondorioz, osasun-arazo fisiko zein mental ugari sor daitezke.
Hainbat jendek idazmahaietan egiten du lan eta beti ez dago gimnasiora joateko aukerarik. Hala ere, etxerako edo bulegorako produktu ergonomikoak lagungarriak izan daitezke.
Eserita edo zutik egoteko LIDKULLEN euskarria horren adibide da. Mekanismo berezi bati esker, gorputza etengabe egongo da mugimenduan lanean ari zaren bitartean. Maiz erabilita, aulki erregulagarri honek muskuluak eta bizkarrezurra indar ditzake, eta jarrera natural eta osasuntsua edukitzen lagunduko dizu. Horrela, mugitzen jarrai dezakezu, baita inora joan ezin duzunean ere.
Gaurko atsedena, biharko mesede
Adituen arabera, helduok 7 eta 9 ordu bitarteko loa behar dugu ongizate fisiko eta mentala mantentzeko. Haurrek bat edo bi ordu gehiago behar dituzte hazten jarraitzeko.
Maiz, bizi-estiloak edo ingurunearekin lotutako faktoreek loaren iraupenean edo kalitatean eragin dezake. Estresa kudeatzeko eta lana eta bizitzaren arteko oreka lortzeko moduak kudeatzea ezinbestekoa izan daiteke.
Logelako argia, erosotasuna, soinua, airearen kalitatea eta tenperatura maila egokian egon behar dira loa sustatzeko.
Lastaira irmoegia da? Leunegia da agian? Pentsatu al duzu inoiz burko ergonomiko bat erostea? Agian gortina opakuek eta argi erregulagarriak errazago lasaitzen lagun zaitzakete. Alfonbra bat edo bik zarata gutxi dezakete eta giroa alai dezakezu landare berde batzuk ipinita.
Lotarako giro erosoena sortzea oso onuragarria izan daiteke zure osasunarentzat.