Nola hautatu gehiago irauten duten altzariak
2030. urterako, IKEA produktu guztiek edukiko dute berregokituak, konponduak, berrerabiliak, birsalduak edo birziklatuak izateko aukera. Gaur egun ere, altzariek gehiago irauteko modu erraz eta atseginen bat egon ohi da, desegitera bidali ordez.
Etorkizunera egokitzen diren altzariak
Familia handitzen denean, bizi-estiloa aldatzen denean edo zeure gustuak fintzen dituzunean, ongi etor dakizuke altzari hedagarriak edukitzea. Berehala aldatu beharko dituzun altzari-pilo bat erosi ordez, gehitu behar dituzun moduluak, haiek behar dituzunean eta antola itzazu nahi duzun eran. Modulu-altzariak aukera ekonomikoa izan daitezke etxeko altzariak edozein bizi-egoeretara egokitzeko.
Epe luzera, merezi du iraunkorrak eta funtzio anitzekoak diren altzariak erosteak. Adibidez, biltegi integratua daukan ohe batekin lasai lo egiteko aukera edukiko duzu, eta, era berean, logela txukun-txukun edukiko duzu.
Beharrak aldatu ahala egoki daitezkeen produktuak are erabilgarriagoak dira haurrekin biziz gero, altzariak berehala geratzen baitzaizkie txiki. MINNEN ohe hedagarriak haurrak apur bat hazten diren bakoitzean ohe berri bat erostearen kostu eta trabak erraz ekiditen laguntzen dizu.
Altzari berriak edo berritutako altzariak?
Denborarekin, egunero erabili izanaren oinazea agertzen hasten da asko erabilitako altzarietan. Kasu askotan, erabat berritu ditzakezu diru edo ahalegin gutxirekin.
Sofak garbitu eta ordezka daitezkeen zorroak baditu, adibidez, nahi duzunean eskura dezakezu berritasun sentsazio hori. Sofa beti manten dezakezu garbi eta fresko, edo itxura erabat berritu koloreak eta diseinuak aldatuz.
Pintura edo margo apur batek iraunkorrago egiten ditu egurrezko altzariak, hala nola, mahaiak, aulkiak eta biltegiratze-sistemak. Hobe jasaten dituzte egunero erabiltzearen ondorio diren kolpeak eta urratuak.
Konpon dezakezu? Jakina!
Denborak oinazea uzten du, baita produktu iraunkorrenetan ere. Baina askotan, konponketa txiki bat nahikoa izaten da aulki, mahai edo sofa bat berriz ere erabilgarri bihurtzeko. Gainera, ez da aditua izan beharrik hori egiteko. Zuk muntatuko zenuen altzaria, ezta? hortaz, jada badakizu pieza bakoitza zer den.
Hori kontuan edukita, behar dituzun pieza gehienak aurki ditzakezu IKEA-ren bezeroarentzako arreta zerbitzuan. Askok gozatzen dute gauzak konpondu eta berrerabiltzen, botatzen baino; diru-zorroak eta inguruneak ere sentituko dute onura.
IKEA-ren berrerosi eta birsaltzeko zerbitzua kaleratu da eta, horri esker, dendarako kreditua lor dezakezu eta erabilitako IKEA altzariek bigarren bizitza izango dute. Ez dago birsaltzeko moduan dauden altzariak birziklatu edo botatzeko beharrik.