Ordaintzeko aukerak
IKEA-n diseinua duten eta funtzionalak diren etxeak sortzen lagundu nahi diegu pertsona gehienei, ordainketa oztopo bat izan gabe. Horregatik, dendan zein online erosteko ordainketa-aukera ugari ditugu, baita gure finantziazio-zerbitzua ere.

IKEA-n nola ordaindu:
Sukalde oso bat edo saltxitxa-ogitarteko bero bat besterik ez izan, hainbat ordainketa-metodo ditugu zure beharretara egokitzeko.
Dendan onartzen ditugun ordainketa-metodoak:
Kreditu- zein zordunketa-txartel gehienak onartzen ditugu: Visa, Mastercard, America Expres, 4B eta Apple Pay-ren edo Google Pay-ren antzeko mugikorrerako aplikazioak. Eskudirutan, opari- eta itzultze-txartelen* bidez edo txeke izendunekin ere ordain dezakezu.
*Uztailaren 9ko 11/2021 Legeak, prebentzio-neurriei eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzkoak, barne-merkatuan eragina duen zerga-saihestearen aurkako arau berriak zehazten ditu. 2021eko uztailaren 11tik aurrera, 1.000 €-ko edo hortik gorako erosketak ezingo dira eskudirutan edo eramaileari emanez (itzultze- edo opari-txartelen bidez, esaterako) ordaindu, ez osorik ez partzialki.
Aipatutako datatik aurrera, zenbateko horretako edo hortik gorako ordainketa guztiak kreditu- zein zordunketa-txartelaren edo txeke izendunen bidez egin beharko dira.
Online erosketak ordaintzeko metodoak:
Online eskaerak ordaintzeko metodoa sinplea eta segurua da. Honako ordainketa-metodoak onartzen ditugu:
- Kreditu- zein zordunketa-txartela (VISA, Mastercard edo American Express).
- PayPal.
- Opari- zein itzultze-txartelak (1.000 €-tik beherako ordainketetarako baliozkoak)*
- Ordainketa zatikatuak 48 hilabetera arte. UTBa: % 0 1. Ikusi finantzaketa-baldintzak.
- Bezero partikularrentzako banku-transferentzia, Trustly-ren bidez.
Ordainketa ezin da egin bi kreditu-txartel/ordainketa-metodorekin edo gehiagorekin, opari- eta itzultze-txartelekin izan ezik. *Uztailaren 9ko 11/2021 Legeak, prebentzio-neurriei eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzkoak, barne-merkatuan eragina duen zerga-saihestearen aurkako arau berriak zehazten ditu. 2021eko uztailaren 11tik aurrera, 1.000 €-ko edo hortik gorako erosketak ezingo dira eskudirutan edo eramaileari emanez (itzultze- edo opari-txartelen bidez, esaterako) ordaindu, ez osorik ez partzialki. Banku-transferentzia batekin ordain dezakezu TRUSTLY-ren bidez, entregatze epea 5 egunetik gorakoa denean. Online ordaintzeko metodo hau bezero partikularrentzat bakarrik da. Ordainketa-prozesua amaitutakoan, mezu elektroniko bat iritsiko zaizu IKEA-k zure eskaera jaso duela jakinarazteko. Hurrengo orduetan, zure eskaera berretsiko dugu. Eskaerak banku-transferentzia bidez ordaindu nahi dituzten enpresentzat, joan gure urrutiko salmenta-plataformara. Hemen aurkituko duzu.
Ordainketa eskudirutan:
Ezin izango dira eskudirutan ordaindu 1.000 €-ko edo gehiagoko erosketak, uztailaren 9ko 11/2021 Legeak, prebentzio-neurriei eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzkoak, barne-merkatuan eragina duen zerga-saihestearen aurkako arau berriak zehazten baititu. 2021eko uztailaren 11tik aurrera, 1.000 €-ko edo hortik gorako erosketak ezingo dira eskudirutan edo eramaileari emanez (itzultze- edo opari-txartelen bidez, esaterako) ordaindu, ez osorik ez partzialki. Aipatutako datatik aurrera, zenbateko horretako edo hortik gorako ordainketa guztiak kreditu- zein zordunketa-txartelaren edo izendun txekeen bidez egin beharko dira.
Gure denda guztietan eskuratu ditzakezu opari-txartelak. Aukeratu zenbatekoa (zenbateko hori ezin da izan 1.000 €-koa edo handiagoa, 11/2021 Legearen arabera) eta eraman zurea. IKEA opari-txartelak ez du iraungitze-eperik, eta zatika erabil dezakezu nahi izanez gero, zure beharren arabera. Hemen kontsulta ditzakezu geratzen zaizun saldoa, txartelaren ezaugarriak, txartela erabiltzeko herrialdeak, itzultze-baldintzak eta -aukerak. Galduz gero, ezin izango dizugu beste bat eman, opari-txartelek ez baitute izenik.
Txartel hauek 1.000 €-tik beherako erosketak egiteko baino ez dira erabiliko, uztailaren 9ko 11/2021 Legeak, prebentzio-neurriei eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzkoak, barne-merkatuan eragina duen zerga-saihestearen aurkako arau berriak zehazten baititu. 2021eko uztailaren 11tik aurrera, 1.000 €-ko edo hortik gorako erosketak ezingo dira eskudirutan edo eramaileari emanez (itzultze- edo opari-txartelen bidez, esaterako) ordaindu, ez osorik ez partzialki.
IKEA itzultze-txartelak ez du iraungitze-eperik, eta zatika erabil dezakezu nahi izanez gero, zure beharren arabera. Hemen kontsulta ditzakezu geratzen zaizun saldoa, txartelaren ezaugarriak, txartela erabiltzeko herrialdeak, itzultze-baldintzak eta -aukerak. Galduz gero, ezin izango dizugu beste bat eman, opari-txartelek ez baitute izenik.
Txartel hauek 1.000 €-tik beherako erosketak egiteko baino ez dira erabiliko, uztailaren 9ko 11/2021 Legeak, prebentzio-neurriei eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzkoak, barne-merkatuan eragina duen zerga-saihestearen aurkako arau berriak zehazten baititu. 2021eko uztailaren 11tik aurrera, 1.000 €-ko edo hortik gorako erosketak ezingo dira eskudirutan edo eramaileari emanez (itzultze- edo opari-txartelen bidez, esaterako) ordaindu, ez osorik ez partzialki.
Finantzatu erosketa 48 hilabetetan interesik gabe.
UTBa: % 0 (1) Nahi duzun guztia, interesik gabe, IKEA VISA txartelarekin, online zein denda fisikoan! Ordaindu zure erosketak erosotasunez dendan, IKEA.es webgunean edo telefono bidez, 48 hilabetean interesik gabe (UTBa: % 0 (1)). Gogoratu IKEA.es webgunean zure IKEA VISA txartelaren datuak sartzea besterik ez duzula zure finantzaketa aukeratu ahal izateko.
1. IKEA VISA txartelaren bidezko finantziazioa CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. ordainketa-erakunde hibridoak igortzen du eta bere baimenaren mende dago. Erakundeak, bere ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileengandik jasotako funtsak babesteko, CaixaBank, S.A.-n banku-kontu bereizi bat irekitzea erabaki du haiek gordetzeko. 3, 6, 10, 12, 24, 36 eta 48 hilabeteko finantziazioa, interesik gabe, penintsulako IKEA dendetan eta IKEA.es online dendan erosketak egiteko. ITN: % 0. UTB: % 0. Gutxieneko zenbatekoa: 10 € 3, 6 eta 10 hilabeterako; eta 120 €, 240 €, 720 €, 960 € 12, 24, 36 eta 48 hilabeterako, hurrenez hurren. 48 hilabetean finantzatu den 1.500 €-ko erosketa baten adibidea. 31,25 €-ko 48 kuota. Zenbateko zordundua guztira: 1.500 €. Amortizazio-sistema frantsesa.
Ordainketaren baldintzak
Ordaintzeko baldintzak erabiltzen duzun ordainketa-metodoaren araberakoak dira.
Ohiko galderak
Egiaztatu sartu dituzun datuak bat datozela txartelekoekin. Arazoak izaten jarraitzen baduzu, jar zaitez harremanetan zure bankuarekin edo txartelaren igorlearekin, ordainketa zergatik ukatu den jakiteko.
Europar Batasunetik kanpoko egoiliarra bazara, atzerrian erosten duen negozio-jabea, nazioarteko ikaslea, NATOko enplegatu militarra edo diplomatikoa, eta IKEA-n zerbait erosi baduzu Europar Batasuneko herrialde batean, BEZaren itzulketa jasotzeko eskubidea duzu. Egiaztatu zure herrialdeko prozedurak zein diren tokiko agintari fiskalekin.