Saltatu

Egin bat energia aurrezpenarekin

Ba al zenekien, gaur egun, etxeetako energia-kontsumoa munduko kontsumoaren herena dela? Etxe askotako gastu handiena da energiarena, eta iazko kontsumoarekin alderatuta, aurtengoa askoz handiagoa izaten ari da. Nork ez du kontsumo hori murriztu nahi fakturetan aurrezteko eta planeta zaintzen laguntzeko?

Aholku batzuk eman nahi dizkizugu inspiratu zaitezen. Jarraitu aholkuei!

1. Argitu aurrezpenerako bidea

LED argiak ez dira argiztapenean aurrezteko modu bakarra, baina aurrerapauso garrantzitsua dira. Haien energia-kontsumoa % 85 baxuagoa da, eta 20 urtera arte ere iraun dezakete. 

Zure etxeko argi-puntuak bilatzea izango litzateke hurrengo urratsa. Hala, argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzea da helburua, argi artifizialaren erabilera murrizteko.

Eta energia aurrezten maisua izan nahi badugu, argiztapen adimenduna eta argi-neurgailua duten lanparak jar ditzakegu. Urrutiko aginte bakar batekin zein neurgailuekin argia igo eta jaitsi ahal izango dugu, egiten ari garen jardueraren arabera.

Argiztapen ideia gehiago


2. Gutxitu hondar-kontsumoa

Sarri, energia xahutzen dugu ez-ezagutzagatik, gailu zaharrak erabiltzen ditugulako edo, besterik gabe, utzikeriagatik. Kontuan izan behar dugu leku bakoitzean zenbat energia erabiltzen ari garen. Horretarako, gure kontsumoa hobetzen lagunduko duten produktuak eta ekintzak ezagutzea ezinbestekoa da.

Gure etxeetan gero eta teknologia gehiago erabiltzen dugunez, eta gailuek funtzionatzeko behar duten energia-kontsumoa % 20 hazi da. Horren kausa nagusietako bat “mamu-kargatzeak” izenekoak dira, eta kontsumoaren % 6,6 izatera irits daitezke. Izan ere, gailu horiek entxufatuta uzten ditugu, eta, martxan egon ez arren, energia kontsumitzen jarraitzen dute.

Entxufe ugariko konexio-bloke bakar bati esker, hainbat gailu itzal ditzakegu, etengailuaren itzaltzeko botoiari emanez.

Energia aurrezteko ideia gehiago


3. Hobetu etxeko isolamendua

Gortinak eta alfonbrak ez dira apaintzeko bakarrik, etxe barruko tenperatura mantentzen ere laguntzen dute.

Gela bakoitzeko beroa gordetzen dute, leihoetatik edo lurretik ihes egitea galarazten baitute. Gainera, zeinek ez du eskertzen goizean goiz oinak manta epelaren gainean jartzea?

Gortinetarako oihal lodiei eta estore opakuei esker leiho dotoreak bezain kanpoaldetik isolatuak lortuko ditugu.

Kuxinek eta tapakiek ere bero sentsazioa ematen dute, eta gelako beroa mantentzen laguntzen, beroa gordetzen baitute. Konbina itzazu belusaren eta artilearen gisako materialak eta presta ezazu dekorazioa sasoi aldaketarako.

Aire-girotzeari buruzko ideia gehiago


4. Sukaldari, kozinatzera!

Honezkero, badakigu labea erabiltzen dugunean, bi erretiluak jar ditzakegula bi plater batera prestatzeko. Ba al zenekien, ordea, lapikoaren tamainako sua jarri behar dela, beroa dispertsatu ez dadin? Edo, lapikoari tapa jarrita azkarrago kozinatuko duzula?

Horrelako trikimailu errazei esker, fakturen kostua gutxituko duzu, eta denbora irabaziko. zer gehiago eska daiteke?

  • Erabil ezazu presio-eltzea ahal duzun guztietan. Presioari esker, azkarrago egingo dira zure platerak.
  • Jarri irakiten, soilik behar duzun ura, izan ere, ur-kantitate handiek energia asko behar dute irakiteko. Estali egiten badugu, lehenago berotuko da.
  • Presta ezazu egun berean aste osoko menua, energiaz gain, denbora ere aurreztuko duzu! Gainera, hozkailuan kristalezko ontziak erabiltzen baditugu, jakiak hobeto mantenduko dira, eta azkarrago topatuko ditugu. Horrela, hozkailua ahalik eta denbora gutxienean izango dugu zabalik, eta horrenbestez, ez da hainbeste energia xahutuko.

Sukaldean energia aurrezteko ideia gehiago


5. Etxetresna elektriko eraginkorragoak

Ba al zenekien etxeko energia-kontsumoaren % 62 etxetresna elektrikoena dela? Hori dela eta, oso garrantzitsua da energia-etiketei, oso garrantzitsuak baitira etxetresna elektriko berriak erosterakoan: maila eraginkorrenetako bat aukeratuz gero, eragina nabaria izango da fakturan eta kontsumoan.

Horrez gain, are energia gehiago aurrezteko, egunerokoan egin daitezkeen hainbat keinu daude:

  • Hozkailua: neguan, jaitsi tenperatura minimora eta tartekora udan; utzi jakiak hozten, hozkailuan sartu aurretik, hartara, hozkailuak ez du ahalegin berezirik egin beharko haiek hozteko; mantendu ezazu beti beterik eta saia zaitez ahalik eta gutxien zabaltzen, barruko hotza gal ez dadin.
  • Labea: orokorrean, ez da beharrezkoa labea aurretik berotzea; minutu batzuk geratzen direnean itzali dezakezu eta geratzen den beroarekin egosiko dira zure jatekoak; saia zaitez soilik behar-beharrezkoa denean zabaltzen, izan ere, zabaltzen dugun aldiro tenperaturaren % 20 gal daiteke.
  • Ontzi-garbigailua: jarri martxan soilik beteta dagoenean (karga osoko programa batek karga erdiko bik baino gutxiago kontsumitzen du); erabili ECO programak eta, ahal dela, ez jarri aire beroaz lehortzeko programarik, diru eta denbora gastu handia baitira. Ontzi-garbigailua bukatu ostean, atea zabaltzean, aireak ontziteria azkar lehortuko du, eta % 45 aurreztuko duzu energian.
  • Ur-berogailua: erabili hotzean hasteko sistema duen txorrota, ur beroa alferrik ez gastatzeko eta energia aurrezteko. Agintea gorantz altxatzen duzunean, ur hotza bakarrik ateratzen da. Funtzioak aginte osoa eskuinerantz biratzea eragozten du, eta, hala, galdara ez da nahi gabe piztuko.

Espero dugu, planeta garbiago baten alde, zu ere animatuko zarela energia aurreztera!

Etxetresna elektriko eraginkorrei buruzko ideia gehiago

Jauzi eguneroko jasangarriago batera SOLSTRÅLE produktuarekin

Hasi zu zeu energia berriztagarria ekoizten, prezio eskuragarrian. Contigo Energia enpresak IKEA taldearekin batera lan egin du zure eta zure etxeko beharrei egokitzen den eguzki-energia eskaintzeko.

Informazio gehiago