Instalazioa
Zuk zeuk instala ditzakezu altzariak eta etxetresna elektrikoak, baina, gure laguntza nahi baduzu, sukaldeak, komunak, etxetresna elektrikoak eta abar instalatzeko behar duzun laguntza guztia eskaintzen dizugu IKEA-n.
Sukaldeak | Etxetresna elektrikoak | Bainugelak | Berrikuntzak | Sabaiak/horma
Sukaldeen instalazioa
Zerbitzu honek hurrengoa hartzen du barne:
- Altzariak muntatzea eta instalatzea.
- IKEA-ko etxetresna elektrikoak eta argiak instalatzea eta konektatzea (gas-konexioak kanpo).
- IKEA-ko harraskak, txorrotak eta sifoiak instalatzea (iturgintza-zerbitzua ez dago barne).
- Sukalde-gainekoak instalatzea* (harraska eta plakarako ebaketak barne). (Harrizko sukalde-gainekoak izan ezik)
- Alboko panelak, heldulekuak eta barrurako osagarriak instalatzea.
- Sabaiak panelekin ixtea (gehienezko altuera 20 cm).
- Bilgarri guztiak kentzea.
Bereiz neurtuko dira goiko altzarien metro linealak eta beheko altzarien metro linealak. Instalatu aurretik gure kolaboratzaile profesionalek zure sukaldea neurtu behar dute, plangintza ezin hobea izan dadin.
Baieztapena
Neurtzaile profesional batek egiaztatuko du proiektua bideragarria den: neurriak, etxebizitzarako sarbideak, hornidura-hartzeak... ziurtatuko ditu. Plangintzako hitzorduaren egunean bertan eska dezakezu hitzordua. Zerbitzu honen prezioa 40 € da, eta zure sukaldea IKEA sukaldea instalatzeko gure zerbitzuarekin erosten duzunean itzuliko zaizu.
Kontratazioa
Gaur egun, zerbitzu hori dendan edo telefono bidezko salmenta-zerbitzuaren bidez soilik kontrata daiteke, 900 400 922 telefonoaren bidez.
*Zerbitzu honen prezioa aldatu egiten da kontratatzen den IKEA dendaren arabera. Kontsulta ezazu tokiko IKEA denda bakoitzaren webgunean edo IKEA dendako sukalde saileko informazio puntuetan.
Zerbitzua | Prezioa |
---|---|
METOD serieko sukaldeen instalazioa | 89 ml-tik aurrera* |
KNOXHULT serieko sukaldeen instalazioa | 69ml-tik aurrera |
Sukaldetarako beste zerbitzu batzuk
- Sukaldeak desmuntatzea eta kentzea - 55 €/ml (Sukaldeak instalatzeko zerbitzua kontratatuz gero, zerbitzu gehigarri hau eskuragarri dago)
- Sukaldeak desmuntatzea - 30 €/ml (Sukaldeak instalatzeko zerbitzua kontratatuz gero, zerbitzu gehigarri hau eskuragarri dago)
- IKEA etxetresna elektrikoen instalazioa - 25 €/un - Zerbitzu hau barne dago sukaldeak instalatzeko zerbitzua kontratatzen bada.
- Panelatutako IKEA etxetresna elektrikoak instalatzea - 40 €/un (Zerbitzu hau barne dago sukaldeak instalatzeko zerbitzua kontratatzen bada)
- Etxetresna elektrikoak kentzea - 0 €/bakoitza - Etxetresna elektriko berri bat erosten bada eta garraio zerbitzua kontratatzen bada, doako zerbitzua da
- Sukalde-gainekoen instalazioa* - 40 €/ml Aldez aurretik neurriak hartu behar dira. Neurketaren kostua: 25 €. (Harrizko sukalde-gainekoak izan ezik)
Etxetresna elektrikoen instalazioa
Zerbitzuak hurrengoa hartzen du barne:
IKEA etxetresna elektrikoa instalatzea, martxan jartzea eta bezeroari prestakuntza ematea.
Prezioa:
- IKEA etxetresna elektrikoak instalatzea: 25 €/un (Zerbitzu hau barne dago sukaldeak instalatzeko zerbitzua kontratatzen bada)
- Panelatutako IKEA etxetresna elektrikoak instalatzea: 40 €/un (Zerbitzu hau barne dago sukaldeak instalatzeko zerbitzua kontratatzen bada)
Kontratazioa:
Kontsultatu zure IKEA dendako Sukaldeak saileko informazio-guneetan edo 900 400 922 telefonoaren bidez.
Bainugela osoaren instalazioa
Zerbitzuak hurrengoa hartzen du barne:
- Bainugelako altzari guztiak muntatzea.
- IKEA sifoia hormara konektatzea.
- IKEA txorrotak ur-irteeretara konektatzea.
- IKEA ispiluak, lanparak eta bainugelako osagarriak instalatzea.
- Bainugelako gainazalak instalatzea.
- Bilgarri guztiak kentzea.
Prezioa
Zerbitzuaren prezioa - 69 €
Kontratazioa
Kontsultatu zure IKEA dendako Bainugelak saileko informazio-guneetan. Une honetan, dendan edo 900 400 922 telefonoaren bidez bakarrik kontrata daiteke zerbitzu hori.
Bainugeletako beste zerbitzu osagarri batzuk
- Konketako eta ispiluko altzarien instalazioa: 55 € multzo bakoitzeko
- Txorrotak instalatzea - 30 €/un (Zerbitzu hau eskuragarri dago bainugelak instalatzeko zerbitzua kontratatzen bada)
- Komunak desmuntatzea eta erretiratzea - 59 €/un
Bainugelak eraberritzeko zerbitzua
Erreforma txiki bat egin behar baduzu (komunontzia instalatu, bainuontzia dutxa baten ordez aldatu, manpara instalatu) edo erreforma oso bat egin behar baduzu, zerbitzu hau ere eskaintzen dizugu, zure bainugela prest uzteko:
Sabaian edo horman instalatzea
Zerbitzuak hauxe hartzen du barne:
Altzariak horman edo sabaian instala ditzakegu edo, bestela, zuk zeuk instala ditzakezu. Instalazioak honako hauek hartzen ditu barne: apalak, apalategiak, beira-arasak, lanparak, fokuak, aplikeak, koadroak, ispiluak, erlojuak, gortinetako barrak, sare-errezelak, estoreak, pertsianak...
Prezioa
Zerbitzuaren prezioa - 14 €/un.
Kontratazioa
Kontsultatu zure IKEA dendako informazio-guneetan edo Bezeroen Arreta gunearen ondoan dagoen garraio- eta muntatze-zerbitzuaren erakusmahaian. Une honetan, zerbitzu hau dendan bakarrik kontrata daiteke.
*Hormako edo sabaiko instalazio horien barnean ez dago muntatze-zerbitzua; halakorik behar izanez gero, muntatzea bereiz kontratatu beharko litzateke. Garraio-zerbitzua kontratatzen ez bada, lekualdaketa ordaindu beharko da. Kontsultatu baldintzak informazio-puntuetan edo garraio- eta muntatze-zerbitzuaren erakusmahaian.