- Lodiera: 8 cm
- Apar
- Estaldura garbigarria
Gure sehaskako koltxoiak material seguruekin eta iraunkorrekin eginda daude. Ez dute produktu kimiko arriskutsurik eta segurtasun-eskakizun zorrotzak betetzen dituzte. Zure haurrak lasai lo egin ahalko du, eta zuk ere bai.
Produktuaren xehetasunak
Zorroa erraz kendu daiteke, eta garbigailuan garbitu, 40 ºC-tan.
Aparra oso malgua denez, gorputzaren tentsioak arintzen ditu, gorputzaren formetara egokitzen da eta zure haurtxoari euskarri erosoa eskaintzen dio.
Lastairaren kremailerak poltsiko txiki bat dauka, heldulekua umeen eskutxo kuxkuxeroetatik babesteko.
Synnöve Mork
Neurketak
- Luzera: 120 cm
- Zabalera: 60 cm
- Lodiera: 8 cm
Bezeroen iritziak

Materiala
Zer da aparra?
Aparra ezin hobea da tapizeria gisa eserlekuetan eta lastairetan, erosotasuna ematen baitu eta presioa arindu baitezake gorputzaren formara doituz. Ezaugarrien arabera eta bilatzen ari zaren sentsazioaren arabera, zenbait aukera dituzu; hala nola erresistentzia handiko aparra eta apar biskoelastikoa. Aparra egiteko, material fosil birjinak erabiltzen genituen lehen lehengai gisa. Gaur egun, ordea, gure hornitzaileekin batera, birziklatutako material berriztagarri bat garatzen hasi gara.
Kalitatea
Malgua eta atsegina
Koltxoi honek 8 cm lodierako eta erresilientzia handiko apar elastikoa du; gorputzaren tentsioak arintzen ditu, forma azkar berreskuratzen du eta apar normalak baino luzaroagoan irauten du. Materiala ezin hobeki egokitzen da zure haurtxoaren gorputzera, eta euskarri eroso eta sendoa eskaintzen dio. Erraza da kanpoko zorroa kentzea, eta garbigailuan garbi daiteke, 60 ºC-tan.