Saltatu

Plangintza-zerbitzua

Aldizkari batetik ateratakoa dirudien etxea nahi duzu? Hartu hitzordua gure adituekin

Gure adituek hasieratik amaierara lagunduko dizute beti amestu duzun etxea lortzeko. Hartu hitzordua berehala eta etxetik mugitu gabe.

Zein gela planifikatu nahi duzu gaur?  

Sukaldeak | LogelaAtsedena | EgongelakBiltegiratze-sistemaBainugelakHaurrentzako edo gazteentzako logela |  Zure negozio edo enpresarako espazioen plangintza

Sukaldeen plangintza

Gure plangintzako eta aholkularitzako adituek zure sukalde osoa planifikatzen lagunduko dizute eta prozesu osoan zehar zurekin egongo dira. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu*: 

  • Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure sukaldea zerotik planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan
  • Birtuala (urrunekoa): Bideodei bat izango duzu gure adituekin. Doan  
  • Etxean**: Aukeratu eguna eta ordu-tartea, eta gure aholkulariak zurekin harremanetan jarriko dira telefono dei baten bidez bisita programatzeko. Prezioa: 49€

*Gurekin jada hitzordua izan baduzu, jarri harremanetan zuzenean zure aholkulariarekin dokumentazioa bidali dizun posta elektronikoaren bidez.

**Kontsultatu zure inguruan eskuragarri dauden zerbitzuak hitzordua eskatzean​

Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen

Armairuen eta logela osoaren plangintza

1. Plangintza. Diseinatu zure armairua edo logela hasieratik amaierara gure aholkulari adituekin. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:

  • Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure armairua edo logela zerotik planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan
  • Birtuala (urrunekoa): Bideodei bat izango duzu gure adituekin. Doan  

Zure konposizioaren planoa, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne hartzen dituen aurrekontu zehatza eta, aukeratu baduzu, finantzaketa-plana emango dizkizugu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagunduko dizugu.

Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen

2. Zure armairuaren plangintzaren baliozkotze birtuala. Armairu baten diseinua sortu duzu gure planifikatzailearekin? Hitzordua doan eska dezakezu bideodei bidez aditu batekin aztertzeko. Gogoratu zure diseinuaren kode birtuala hitzordura ekartzea.

Atsedenerako soluzioen plangintza 

Gure plangintzako eta aholkularitzako adituek zure beharretara egokitzen den atsedenerako soluzioa sortzen lagunduko dizute. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:

  • Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure atsedenerako soluzioa zerotik planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan

Zure plangintza pertsonalizatua eta atsedenerako soluzio osoa emango dizkizugu.

Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen

Egongelako altzarien eta egongela osoaren plangintza​

1. Plangintza.Diseinatu egongelako altzari-sorta edo egongela osoa hasieratik amaierara gure aholkulari adituekin. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:

  • Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu egongelarako altzarien konposizioa ego egongela osoa zerotik diseinatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan
  • Telefonoz: Jarri gurekin harremanetan 900 400 922 zenbakira deituz. Doan
  • Etxean: Aukeratu eguna eta ordu-tartea, eta gure aholkulariak zurekin harremanetan jarriko dira telefono dei baten bidez bisita programatzeko. Prezioa: 49€*

Zure konposizioaren planoa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagun diezazukegu. 

*Kontsultatu zure inguruan dauden zerbitzuak hitzordua eskatzerakoan​.

Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen

2. Zure egongelaren plangintzaren baliozkotze birtuala. Zure egongelarako diseinu bat sortu duzu gure planifikatzailearekin? Hitzordua doan eska dezakezu bideodei bidez aditu batekin aztertzeko. Gogoratu zure diseinuaren kode birtuala hitzordura ekartzea.

IKEA ordena- eta biltegiratze-sistemen plangintza

Gure aholkulari adituek zure etxeko txoko bakoitza gure biltegiratze-soluzio modularrekin optimizatzen lagunduko dizute.Zerbitzua  BESTÅ, BILLY, EKET, LÅDMAKARE, IVAR, BROR eta KALLAX sistemetarako dago erabilgarri. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu: 

  • Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure ordena- eta biltegiratze-sistema osoa planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan
  • Telefonoz: Jarri gurekin harremanetan 900 400 922 zenbakira deituz. Doan

Zure konposizioaren planoa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagun diezazukegu.

Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen

2. Zure ordena- eta biltegiratze-sistemaren plangintzaren baliozkotze birtuala. Biltegiratze-sistema baten diseinua sortu duzu gure planifikatzailearekin? Hitzordua doan eska dezakezu bideodei bidez aditu batekin aztertzeko.Gogoratu zure diseinuaren kode birtuala hitzordura ekartzea.

Bainugelaren plangintza

Gure plangintzako eta aholkularitzako adituek zure bainugela osoa planifikatzen lagunduko dizute eta prozesu osoan zehar zurekin egongo dira. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:

  • Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure bainugela zerotik planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan. Doan

Zure konposizioaren diseinua eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio-, muntaketa- eta instalazio-zerbitzuak barne. Behar dituzun produktuen erosketa-zerrenda emango dizugu eta, aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Prozesua amaitutakoan, erosketa egiten lagunduko dizugu.

Negozio edo enpresa bat daukazu? Eskatu hitzordua hemen

Haurrentzako edo gazteentzako logelako altzarien plangintza

Gure plangintzako eta aholkularitzako adituek zure haurrentzako ego gazteentzako logela planifikatzen lagunduko dizute eta prozesu osoan zehar zurekin egongo dira. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu:

  • Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure haurrentzako edo gazteentzako logela zerotik planifikatzen gertuen duzun IKEA dendan.Doan
  • Birtuala (urrunekoa): Bideodei bat izango duzu gure adituekin. Doan

Zure konposizioaren planoa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagun diezazukegu.     

Enpresetarako espazioen plangintza

Gure plangintzako eta aholkularitzako adituek zure negozioko edozein espazio planifikatzen lagunduko dizute eta prozesu osoan zehar zurekin egongo dira. Hitzordua hurrengo moduetan eskatu dezakezu: 

  • Dendan (presentziala): Aditu batek lagunduko dizu zure negozioa planifikatzen IKEA Enpresentzat Sareko informazio-puntuetan. Doan
  • Birtuala (urrunekoa): Gure adituekin bilera bat izango duzu bideodei bidez. Doan

Zure konposizioaren soluzioa eta aurrekontu zehatza emango dizkizugu, garraio- eta muntaketa-zerbitzuak barne. Aukeratu baduzu, finantzaketa-plana ere jasoko duzu. Hitzordua amaitutakoan, erosketa egiten lagun diezazukegu.

Oraindik ez zara IKEA Enpresentzat Sareko bazkidea? Eman alta doan hemen.