Saltatu

Circular HUB

Erosi eta saldu zure altzariak azkar eta erraz. Egin ezazu erraz eta ez konplikatu bizitza. Inongo plataformatan erregistratu gabe, argazkiak igo beharrik gabe, mezu gogaikarririk jaso gabe, ezezagunekin harremanetan jarri gabe eta prezioa jaitsi gabe. 

Zer egin dezakezu Circular HUB-ean?

Saldu iezazkiguzu erabiltzen ez dituzun IKEA altzariak

Ekar iezazkiguzu gehiago behar ez dituzun IKEA altzariak; gu arduratuko gara bigarren bizitza bat emateaz, zuk dirua aurrezten duzun bitartean modu seguru eta erraz batean.

Erabili gure balorazio-tresna eta jarraitu urrats hauek:

- Aukeratu zure artikuluak eta zein egoeratan dauden
- Aukeratu salduko dituzun IKEA denda
- Balorazio bat jasoko duzu
- Ekarri zure altzariak eta zenbatekoa IKEA opari txartel batean emango dizugu

Erosi bigarren eskuko IKEA altzariak

Sartu gure bigarren eskuko merkatuan eta hautatu gertuen duzun denda, non deskontu ikaragarriak dituzten hainbat produktu aurkituko dituzun.

Gure bigarren eskuko dendan aurkituko dituzun produktu motak:

- Katalogotik kendutakoak
- Bigarren eskukoak
- Gure dendako erakusketakoak
- Apur bat hondatutakoak

Berrerabili zure altzariak 

Izena eman gure dendetako ekitaldietan

Nola egin irakatsiko dizugu!

Ekitaldi asko ditugu eguneroko bizitza jasangarriago bat eramaten laguntzeko. Aukeratu gertuen duzun denda eta ikusi zuretzat prestatu ditugun ekitaldi eta tailerrak

Ikusi ekitaldiak

Zure IKEA altzariak pertsonalizatzeko ideiak

    Zalantzaren bat duzu?

    Sartu bilaketa-barran gako-hitz bat edo gehiago dituzun zalantzak ohiko galderen atalean argitzeko.

    Gure produktuei buruzko informazioa nahi baduzu, erabili webgunearen goiko aldean dagoen bilatzailea.
    Zure eskaeraren egoera ikusi nahi baduzu, egin klik hemen

    Ohiko galderen atala nola funtzionatzen duen jakin nahi baduzu, idatzi "Kaixo / Hej" bilatzailean.

    Bizitza jasangarriagoa izatera animatzen zara?

    Ordezko piezak

    Berritu zure produktuak

    Informazio gehiago