Lasaitu behar bezala etxerako ehun-gaien gure sortarekin: burkoak, kuxinak, tapakiak, eta nola ez, erosotasunaren oinarria diren alfonbrak. Ehun-gaiak gehitzea da edozein gelaren erosotasuna handitzeko eta beste estilo bat emateko modurik errazena. Ondoren, itxura aldatzea nahi duzun bakoitzean, haiek aldatu besterik ez duzu.
Denboraldiko koloreak hemen daude
Esnatu ukitu fresko eta modernoarekin PILTANDVINGE-ri esker, edredoi-sorta dotore eta erabilgarria egunerokorako hainbat koloretan eskuragarri. Poliesterreko eta biskosako nahasketa batekin eginda dago, eta oso leuna eta arina da; beraz, erosoa bezain erakargarria da.
Birziklatutako materialetarako urrats leun eta atsegina
ÄNGSLILJA oheko arropa berria ehunen ekoizpeneko hondakinetatik lortutako kotoi birziklatuarekin eginda dago %50ean gutxienez. Noski, %100 kotoi birjina bezala probatu dugu. Hala ere, zergatik aldatzen dugu dagoeneko gustuko duguna? Kotoi birziklatuaren erabilera areagotzeko aurrerapauso bat adierazten duelako. Eta hau hasiera besterik ez da.
Pertsonalizatu zure logela lore-estanpatua duen vintage estiloko oheko arropa erabiliz
Erraz freskatu zure logela gure lore-estanpatudun oheko arropa berriarekin. Naturan inspiratuta eta hezetasuna xurgatzen duen kotoi leunez eginda, estanpatu hauek edozein gela biziberritzen dute. Aukeratu hiru diseinu eta ehun berezien artean zuretzako aukera ezin hobea aurkitzeko.
Etxeko lekurik erosoena
ÄRENDE alfonbrak ile lodi eta biguna du, eta sentsazio oso leuna eskaintzen du oinen azpian. Atsegina eta erosoa da bertan esertzen edo etzaten bazara ere. Izan ere, hain leuna eta hain merkea da, ezen denek elkargune bihur nahi duten.
Erosi produktuak etxebizitza jasangarriagoa izateko
Pertsonalizazioa
Joskintza-lanak eta konponketa pertsonalizatuak
Zuretzat gomendatua
Gune erosoagoa ehunei esker
Murgil zaitez ehunen munduan, non erosotasuna eta estiloa erabat bateratuta dauden. Eskuragarri dugun etxeko ehunen sortan oihalak baino askoz gauza gehiago dauzkagu, etxea leku eroso, pertsonal eta funtzional bilaka dezazun.
Zergatik dira hain garrantzitsuak tapakiak?
Politak izateaz gain, ehunek gune erosoak sortzen laguntzen dute. Imajinatu etxeko sofa gainean tapaki erosoa edukiz, edo ekarri gogora gau hotz batean harekin estaltzearen sentsazioa. Kontua ez da berotzea soilik, baizik eta etxeak besarkatzen zaituela sentitzea. Salgai dugun sortak gunea santutegi bihurtuko duten ehunak eta koloreak hartzen ditu barne.
Ehunak erraztasunez nahastea
Noizbait galdetu diozu zeure buruari nola nahastu ditzakezun ezberdinak diren ehunak? Ehunak eta estanpatuak nahastea artea da, eta sormena askatzen lagundu nahi zaitugu. Ehun-geruzek sakontasuna ematen dute, beraz, konbinatu ehun leunak zakarrak, arinak eta astunak diren beste batzuekin. Kuxinak, gortinak eta alfonbrak erraz konbina daitezke, erosotasun- eta estilo-sinfonia sortuz.
Apaintzeko eta gauza gehiagorako ehunak
Orain kontu praktikoei buruz hitz egingo dugu. Edertasuna emateaz gain, ehunak zeregin askotarako oso praktikoak dira. Gortinek eguzkiaren argia leuntzen dute, kuxin-zorroek etxeko zinema-gauak jasaten dituzte eta mahai-zapi iraunkorrek ez dute antolatzen duzun jairik galtzen. Eskaintzen ditugun ehunak ez dira politak soilik: eguneroko lagun fidagarriak ere badira.
Nola zaindu ehunak
Ez kezkatu: dirudiena baino errazagoa da. Eskuragarri dauzkagun ehun gehienak garbigailuan sar daitezke, eta oso erraz zaintzen dira. Eman begiratu bat zaintza-etiketei argibide espezifikoak ikusteko. Hala ere, honako hau aurreratu nahi dizugu: izugarri erraza da egoera onean mantentzea.
Ehunen unibertsoan, non hariak eta joerak elkartzen diren, zure nahiak islatzen dituen, zure bizimoduari egokitzen den eta zure etxean primeran integratuko den bilduma sortu dugu. Liluratu ehunen magiarekin; erosotasuna eta nortasuna elkarrekin doazela eta eguneroko bizitza estiloz betetzen dela ikusiko duzu.






























