SKOGSBO Aulkia, marroi iluna
Hau ere beharko duzu
Nola lortu
- Egiaztatutako pisua: 110 kg
Aulki honen forma kurbatuek XIX. mendeko zurezko aulki kurbatuak gogorarazten dituen silueta ederra sortzen dute. Itxura klasikoa du, eta kutsu nostalgikoa eskaintzen dio etxeari.
Produktuaren xehetasunak
Zur kurbatuko piezak eskuz egiten dituzte artisau trebeek.
Bizkarraldea eta hankak ondo lotuta daude itxura aireztatua eta tradizionala sortzeko.
Burdineria ikusezinak aulkiaren silueta leuna nabarmentzen du.
Zur trinkoa material naturala eta oso gogorra da.
Friso Wiersma
Neurketak
- Sakonera: 52 cm
- Altuera: 85 cm
- Eserlekuaren sakonera: 40 cm
- Eserlekuaren altuera: 45 cm
- Eserlekuaren zabalera: 39 cm
- Egiaztatutako pisua: 110 kg
- Zabalera: 40 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: SKOGSBO
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.


Eser zaitez klasiko batean
Zur kurbatuz egindako SKOGSBO aulkiak artisautza eta diseinua ezin hobe elkartzen ditu. Inspirazioa kafetegiko aulki klasikoetatik dator, nortasun arin eta airetsua zutenak. Friso Wiersma diseinatzailea zurarekiko pasio handia duen arotza da. SKOGSBO diseinatzeko izendatu zutenean, zur kurbatuz egindako aulkien historia kontu handiz aztertzen hasi zen. “XIX. mendean dagoeneko egiten ziren, eta oso ohikoak ziren kafetegi eta jatetxeetan. Baina IKEA-rentzako bertsio bakarra sortu nahi genuen”.
Zur trinkoa nahiko material zurruna izan daiteke, baina zur kurbatuaren teknikarekin, zura lurrunez leundu egiten da, malgu bihurtu eta tolestu ahal izateko. Eskarmentu handiko artisaua izatea ezinbestekoa da. “Diseinatzaile naizen aldetik, asko gustatzen zait formari eraikuntza jarraitzen uztea. Niretzat zentzua du, bereziki zur kurbatuaren teknikarekin”, dio Frisok. Aulkiaren eserlekurako, berriz, kontrakoa gertatzen da: ahalik eta erosotasun handiena bermatzeko, eraikuntzak formari jaraitzen dio. “Kafetegiko aulkiek askotan eserleku biribilak izaten dituzte, baina jendearen ipurdiak gutxitan izaten dira biribilak”, dio Frisok irribarre batekin. “Beraz, eserlekuaren kolatutako zur-xaflak modu organikoagoan prentsatzea erabaki genuen. Gero, hainbat pertsonei probatzea eskatu genien, ahalik eta pertsona gehienentzat erosoa izan zedin”.
Dotoreziaz zahartzen den aulki atenporala
SKOGSBO arina da, bai begiratzen duzunean, bai altxatzen duzunean. Pagoz eginiko bere erosotasunarekin eta diseinu atenporalarekin, kafea hatzeko atsedenaldietarako eta afari luzeetarako aulki aproposena da, urte askoz iraungo duena. Klasikoa baina neutroa, barruko kolore eta materialekin bat egiteko moduan. “Jendea harekin maitemintzea eta luzaroan edukitzea espero dut”, dio Frisok.
Funtzionaltasuna
Zur kurbatuz egindako SKOGSBO aulki arin eta airosoa XIX. mendeko kafetegietako aulki klasikoetan inspiratuta dago. Zur kurbatuaren teknika zaharra da eta zura lurrunez biguntzean datza, malgu bihurtzeko eta kurbatu ahal izateko. Emaitzak artisautza eta diseinua ezin hobe elkartzen ditu. Pagoz eginiko bere erosotasunarekin eta diseinu atenporalarekin, kafea hatzeko atsedenaldietarako eta afari luzeetarako aulki aproposena da, urte askoz iraungo duena.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Lehen itsasontziak eraikitzen nituen, eta nire begiak trebatuta daude kurbak ebaluatzeko. SKOGSBO kurbaz beteta dago, eta aulkia alde batetik begiratuz gero, bizkarraldearen kurba bat dator bizkarraldearen kanpoko hankarenarekin. Aulki honetarako, XIX. mendean jada herrikoi bihurtutako egurrezko aulki klasiko bat hartu nuen inspiraziotzat. Hura diseinatzea amets bat izan zen, eta zurarekiko eta zuraren kurbadurarekiko nire pasioa partekatu ahal izan nuen, artisau adituen eskuek bakarrik egin dezaketen teknika".