Nola lortu
10 urteko bermea
Edozer sartzeko konpartimentuak dituen armairua. Oso egokia da gauza bakoitza, txikia edo handia izan, bere tokian eta ongi antolatuta izatea gustatzen zaienentzat. Edukia estiloaren edo koloreen arabera antolatzea zure kontua da.
Produktuaren xehetasunak
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Ate lerragarriek leku gehiago uzten dute altzariak jartzeko, ez baitute lekurik hartzen irekita daudenean.
RÅDMANSÖ bildumarekin konbinatzeko diseinatua izan da, logelan estilo uniformea sortzeko erraztasunak emanez.
Erabil ezazu PAX planifikazio tresna PAX/KOMPLEMENT konbinazioa zure gustu eta beharretara egokitzeko.
Hanka doigarriei esker, zoruko irregulartasunak zuzendu ahal izango dituzu.
Motelgailuak ateak ixteko egiten duten bidea moteltzen du, honi esker ateak poliki, emeki eta isilean ireki eta itxiko dira.
PAX planifikatzailearekin, argiztapena konbinazioan integratu dezakezu. Argi-iturria aukeratu duzunean, planifikatzaileak soluzioa osatzeko behar dituzun osagarriak adieraziko dizkizu.
Barrurako antolatzaileak nahi dituzun bezala mugitzea haur-jolasa da. Aldaketa txiki batekin biltegiratze-soluzioa alda dezakezu, zure arropara molda dadin, eta ez alderantziz.
Saretadun saskian airea libreki mugitzen da, eta arropa tolestuta, galtzerdiak eta osagarriak gordetzeko bikaina da.
Soluzio honek 120 esekigailurako eta horiek esekitzeko barrak jartzeko behar adina leku dauka.
Itxura aldatzeko panelari buelta eman diezaiokezu: alde bakoitzak akabera desberdina dauka. Akabera bakarra erabili dezakezu edo bat baino gehiago konbinatu.
Ate lerragarriek ez dute eskulekurik ezta heldulekurik behar, denboragabeko estiloa dute eta beste estilo batzuekin bikain ematen dute.
Fieltrodun barrurako antolatzaileak dituzten apal ateragarriak oso egokiak dira bitxiak, erlojuak eta eguzkitako betaurrekoak antolatzeko.
Neurketak
- Zabalera: 200.0 cm
- Sakonera: 66.0 cm
- Altuera: 236.4 cm
Honentzako osagarriak: PAX / MEHAMN/AULI
Zuretzat gomendatua
Diseinatu zure PAX armairua
PAXen itxura eta funtzionaltasuna zure espaziora, beharretara eta gustura egokitzeko pertsonalizatu nahi dituzu?

















