PAX / ÅHEIM Armairu-konbinazioa, beix grisaxka/ispilua, 150x60x201 cm
Nola lortu
PAX sistemarekin armairu-soluzio desberdinak pila ditzakezu leku txiki batean. Adibidez konbinazio hau: jantziak esekitzeko barrak, saskiak, tiraderak eta osagarriak gehi dakizkiokeen apal ateragarriak.
Produktuaren xehetasunak
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Erabil ezazu PAX planifikazio tresna PAX/KOMPLEMENT konbinazioa zure gustu eta beharretara egokitzeko.
Hanka doigarriei esker, zoruko irregulartasunak zuzendu ahal izango dituzu.
Motelgailudun erroei esker, atea astiro, emeki eta isilik ixten da.
PAX planifikatzailearekin, argiztapena konbinazioan integratu dezakezu. Argi-iturria aukeratu duzunean, planifikatzaileak soluzioa osatzeko behar dituzun osagarriak adieraziko dizkizu.
Toki mordoa du, arroparen luzera edozein izanik ere. Eta jantzi laburrak soilik badituzu, erraza izango zaizu tiraderak edo saskiak gehitzea.
Soluzio honetan gutxienez 60 esekigailu sartzen dira eta, gainera, nola ez, esekitzeko barrak ditu.
Saretadun saskian airea libreki mugitzen da, eta arropa tolestuta, galtzerdiak eta osagarriak gordetzeko bikaina da.
Fieltrozko oinarria duten erretilu ateragarriak oso aproposak dira bitxiak, erlojuak eta eguzkitako betaurrekoak gordetzeko.
Ispiludun ateak jartzea nahikoa da gelak itxura zabalagoa eta argitsuagoa izateko. Atondo estuak edo logela txikiak eraldatzeko modu bikaina da.
Neurketak
- Zabalera: 150.0 cm
- Sakonera: 60.0 cm
- Altuera: 201.2 cm
Honentzako osagarriak: PAX / ÅHEIM
Zuretzat gomendatua
Diseinatu zure PAX armairua
PAXen itxura eta funtzionaltasuna zure espaziora, beharretara eta gustura egokitzeko pertsonalizatu nahi dituzu?

















