




PÅTÅR Espresso kafe-aleak, ondo egindako errekia ekologikoa/Rainforest Alliance ziurtagiriduna, 250 g
Nola lortu
Suediarrek kafe asko edaten dute... eta oso zorrotzak dira. Horregatik eskaintzen dugu Rainforest Alliance ziurtagiria duen kafea, kontu handiz txigortua, kaferik onenaz goza dezazun. Kafe ona kafearen benetako zaleentzat.
Produktuaren xehetasunak
Zapore handia eta bikaina daukan kafe iluna, fruta-ukitu gozoak dituena.
Elikagai biologikoen ekoizpenak pertsonentzat eta planetarentzat hobeak diren praktika iraunkorren aldeko apustua egiten du.
Produktu hau Rainforest Alliance-ren nekazaritza jasangarriaren baldintzen arabera ziurtatuta dago.
Neurketak
- Pisu garbia: 250 g
Bezeroen iritziak
JasangarritasunaPeople and planet
Jendea eta komunitateak
Etorkizun hobea pertsonentzat eta planetarentzat
Rainforest Alliance Certified nekazaritza iraunkorragoa irudikatzen du, eta aukera hobeak eskaintzen dizkie nekazariei, haien familiei eta gure naturari. Programak aukera eskaintzen die nekazariei beren buruarentzat laborantza metodo eta lan baldintza hobeak garatzeko eta beren haurrentzat etorkizun hobea sortzeko. Rainforest Alliance-ren helburua nekazariek uzta hobeak lortzea da diru-sarrera gehiago izateko, eta, aldi berean, ingurumena babestea eta baliabide naturalak bermatzea.

Kafea maite duten suediarrek
Ziurrenik egunero hartuko duzu kafea. Suediarra bazara, ia ziurra da, izan ere, Suedia kafe gehien hartzen duen herrialdeen artean dago. Beraz, ez da inongo sorpresarik Suediako IKEA bezalako enpresa batek kafe-ale onenak eskaintzea. Kafe-ale onak izateko ez da nahikoa haien zaporearekin, jasangarriak ere izan bekar dute. Hor dago koxka. Gure PÅTÅR kafeek, baldintza horiek betetzen dituzte.
IKEA enpresako kafe-ale guztiek Rainforest Alliance ziurtagiria dute. "IKEAn Rainforest Alliance ziurtagiridun produktuen alde egin dugu gure IWAY Jokabide-kodearekin bat egiten duelao", esan du Henrik Ringdahl-ek, PÅTÅR kafeak sortzen lagundu duen produktu-sustatzaileak. "Ez da soilik kafe ona zaindu behar, kultibadoreak eta langileak ere bai", azaldu du. Rainforest Alliance-k nekazariekin egiten du lan hazkunde-metodoak hobetzeko. Hartara, prezioak jaitsi eta uztaren kalitatean hobetzen dira. Langileek bizitzeko moduko soldata jasotzen dute eta nekazariek haien etekinak handitzen dituzte.
Nekazarientzakoe ta bezeroentzako hobea den kafea.
Rainforest Alliance zirutagiria, ordea, hasiera baino ez da. "Era berean, gure kafe-aleak lur osasuntsuetan hazi daitezela nahi dugu, ingurumenean eragin gutxiago izan dezaten eta nekazariek bizirauteko medio egokiak izan ditzaten", esan du Sharla Halvorson-ek, IKEA Food-eko osasun eta jasangarritasun arduradunak.
Kalitatezko aleak, kalitatezko zaporea lortzeko
IKEAko kafeetan % 100ean Arabica aleak erabiltzen ditugu, zaporeari dagokionez, onenetako bat. Gehitu iezaiozu horri ale bakoitzaren kalitate hobetzeko egindako aldaketak, eta kafe gozoena lortuko duzu. Bigarren kafea esan nahi du PÅTÅR hitzak suediarrez. Zuk eta zure lagunek ziur eskatuko duzuen zerbait.
Funtzionaltasuna
Kafe ona kafearen zaleentzat
Suediarrak munduko kafe edale handienen artean daude, eta baita zorrotzenen artean ere. Azken finean, "fika" (kafea eta zerbait gozoa hartuz egiten den atsedenaldia) Suediako gastronomia-kulturaren muina da. Horregatik gara hain zuhurrak gure dendetan zerbitzatzen dugun kafearekin eta PÅTÅR kafearekin. Rainforest Alliance ziurtagiria du, organikoa da eta kafe-nekazari txikien eskutik dator. %100 arabiarrak diren aleak nahasi eta erre egiten ditugu imajina dezakegun kaferik onena lortzeko. Kafe ona kafearen benetako zaleentzat.