Komunak
Sailkatu eta iragazi
25 produktu emaitza
Altzari gaineko konketak edo harri-efektudunak
IKEA taldean behar dituzun konketa guztiak ditugu. Alde batetik, bainugelako altzarietan ezartzen diren betiko konketa zuriak topa ditzakezu. Horrez gain, aukera ausartagoak ere baditugu, jakina. Gainazal gaineko konketek oso ondo ematen dute eta antzinako harraska edo azpil dotoreak gogora ekartzen dituzte, gainazalaren gainetik ateratzen baitira. Norbait zur eta lur utzi nahi baduzu, harri-efektudun konketa aukera paregabea izan liteke. Konbina ezazu gure askotariko bainugelako gaineko eta armairuekin.
Ekin diezaiogun lanari! Egin konketa zeure neurrira
Konketa berezia nahi duzu. Zure bainugelarako duzun ideiara egokitzen dena. IKEA taldean posible da. Aukeratu zure eskura dauden hainbat konketa modeloren artean. Tamaina eta estilo ugari daude aukeran. Zuk aukeratu. Hauta ezazu zeuk. Ondoren, bainugelako altzariekin ondoen bat datozen gaineko, txorrota eta armairuak aukeratu beharko dituzu; bestela, berrizta itzazu guztiak, estilo bera izan dezaten. Dekora ezazu gurekin zure ametsetako bainugela, egia bihurtzeko behar duzun guztia eskainiko dizugu eta. Hala argiztapena nola ispiluak edo osagarriak.