Gortinek eta pertsianek leihotik sartzen den oro kontrolatzen dute, argitik hasita auzoko begiluzeen begiradetaraino. Konbinazio aparta daukagu, lotan geratzen zaren udako goizetarako estoreetatik argia leunki doitzeko panel japoniarretara.
Etxe seguruago batentzako pertsiana seguruagoak
Entzun al duzu inoiz korda integratuak dituzten pertsianen berri? Aukera seguruagoa dira, batez ere haurrak daudenean. Horregatik sortu dugu kordoi integratuak dituen sistema bat eta gure estore guztietan aplikatu dugu. Hala nola banbuzko VECKLARFLY estore veneziarrak, diseinu bikaina segurtasun handiagoarekin konbinatzen dituztenak.










































