- Lodiera: 8 cm
- Apar
- Irmo
- Estaldura garbigarria
Gure sehaskako koltxoiak material seguruekin eta iraunkorrekin eginda daude. Ez dute produktu kimiko arriskutsurik eta segurtasun-eskakizun zorrotzak betetzen dituzte. Zure haurrak lasai lo egin ahalko du, eta zuk ere bai.
Produktuaren xehetasunak
Zorroa erraz kendu daiteke, eta garbigailuan garbitu, 40 ºC-tan.
Lastairaren kremailerak poltsiko txiki bat dauka, heldulekua umeen eskutxo kuxkuxeroetatik babesteko.
Koltxoiak bi gainazal ezberdin ditu: irmotasun ertain-altuko izurtutako gainazal bat eta irmotasun handiagoa duen beste gainazal leun bat.
Synnöve Mork
Neurketak
- Luzera: 120 cm
- Zabalera: 60 cm
- Lodiera: 8 cm
Bezeroen iritziak

Materiala
Zer da aparra?
Aparra ezin hobea da tapizeria gisa eserlekuetan eta lastairetan, erosotasuna ematen baitu eta presioa arindu baitezake gorputzaren formara doituz. Ezaugarrien arabera eta bilatzen ari zaren sentsazioaren arabera, zenbait aukera dituzu; hala nola erresistentzia handiko aparra eta apar biskoelastikoa. Aparra egiteko, material fosil birjinak erabiltzen genituen lehen lehengai gisa. Gaur egun, ordea, gure hornitzaileekin batera, birziklatutako material berriztagarri bat garatzen hasi gara.
Kalitatea
Erosoa, ondo aireztatua eta euskarri on batekin.
8 cm-ko lodiera duen lastaira honek bi gainazal desberdin ditu: bata forma kizkurrarekin eta irmotasun ertainekoa, eta bestea lisoa eta irmoagoa. Aparrezko egiturari esker, erosoa da eta ondo aireztatuta dago, eta ondorioz, euskarri ona eta atsedenerako ingurune atsegina ematen dio zure haurtxoari. Kanpoko zorroa kendu eta garbigailuan sar daiteke, 60 ºC-tan garbitzeko.