Banbuzko ate hauekin IVAR biltegiratze-konbinazioaren egurrezko apal batzuk erraz ezkuta ditzakezu, eta era berean biltegiari itxura berria eman. Gainera, erdiko banbu-ehuna irudi batekin ordez dezakezu.
Produktuaren xehetasunak
Ateak apalategiko zutoinetan muntatzen dira zuzenean; denbora gutxian biltegi itxia osatzeko eta itxura berria emateko era burutsua.
Ate erdiko banbu-ehuna erraz ordeztu dezakezu zeuk egindako marrazkiren batekin edo gustuko duzun irudiren batekin.
Altzariak are gehiago pertsonaliza ditzakezu tindua emanez edo gogokoen duzun kolorearekin margotuz.
Apalak mugitu eta lekua zure beharren arabera molda dezakezu.
Banbu naturalak giro epela eta alaia sortzen du. Azkar hazten da, material gogorra da, eta luzaroan irauten du.
Zain naturalek eta pinu trinkoaren marka bereziek, benetako egurra nabarmentzen dute, eta pieza bakoitza bakar egiten dute.
IVAR biltegiratze-sistema iturri jasangarrietatik lortutako pinu trinkoz egina dago; urteak pasa ahala edertzen den material natural berriztagarria
Pinu trinkoa bikain zahartzen den material naturala da, eta denbora pasa ahala, itxura propioa hartzen du.
Tratatu gabeko pinu trinkoa material natural iraunkorra da, eta are gehiago iraungo du eta errazago zainduko duzu gainazalari olioa edo argizaria ematen badiozu.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Zabalera: 174 cm
- Sakonera: 30 cm
- Altuera: 179 cm
Honentzako osagarriak: IVAR
Diseinatu zeure IVAR armairua
IVAR armairuaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?

Materiala
Zer da egur trinkoa?
Egur trinkoa gure material gogokoenetako bat da, eta Eskandinaviako gure ondarearen parte da. Material atenporala era bada, erabilera asko dituena. Egur mota edozein dela ere, iraunkorra, ederra eta berriztagarria da. Lehengai hau ahalik eta modurik adimentsuenean eta eraginkorrenean erabiltzen saiatzen gara hondakinak saihesteko, eta instalazioetan zein logistikan ere inbertitzen dugu egur birziklatuaren erabilera areagotzeko.






