Banbuzko ateak dituen IVAR biltegiratze-konbinazioak egurrezko apal irekiak eta itxiak ditu. Konponbide ezin hobea atondoan edo egongelan jartzeko. Bizikletarako kaskoak, eskularruak, liburuak eta jokoak gordetzeko tokia dauka.
Produktuaren xehetasunak
Ateak apalategiko zutoinetan muntatzen dira zuzenean; denbora gutxian biltegi itxia osatzeko eta itxura berria emateko era burutsua.
Ate erdiko banbu-ehuna erraz ordeztu dezakezu zeuk egindako marrazkiren batekin edo gustuko duzun irudiren batekin.
Altzariak are gehiago pertsonaliza ditzakezu tindua emanez edo gogokoen duzun kolorearekin margotuz.
Apalak mugitu eta lekua zure beharren arabera molda dezakezu.
Banbu naturalak giro epela eta alaia sortzen du. Azkar hazten da, material gogorra da, eta luzaroan irauten du.
IVAR biltegiratze-sistema iturri jasangarrietatik lortutako pinu trinkoz egina dago; urteak pasa ahala edertzen den material natural berriztagarria
IVAR biltegiratze-sistemaren pinu trinko sendoak aldaera naturalak ditu zainetan, kolorean eta gainazalaren egituran; horregatik, pieza bakoitzak bere itxura propioa dauka.
Tratatu gabeko pinu trinkoa material natural iraunkorra da, eta are gehiago iraungo du eta errazago zainduko duzu gainazalari olioa edo argizaria ematen badiozu.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Zabalera: 259 cm
- Sakonera: 30 cm
- Altuera: 124 cm
Honentzako osagarriak: IVAR
Zuretzat gomendatua
Diseinatu zeure IVAR armairua
IVAR armairuaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?

Materiala
Zer da egur trinkoa?
Egur trinkoa gure material gogokoenetako bat da, eta Eskandinaviako gure ondarearen parte da. Material atenporala era bada, erabilera asko dituena. Egur mota edozein dela ere, iraunkorra, ederra eta berriztagarria da. Lehengai hau ahalik eta modurik adimentsuenean eta eraginkorrenean erabiltzen saiatzen gara hondakinak saihesteko, eta instalazioetan zein logistikan ere inbertitzen dugu egur birziklatuaren erabilera areagotzeko.

















