Banbuzko ateak dituen IVAR biltegiratze-konbinazioak toki pila bat dauka egurrezko apaletan. Konponbide ezin hobea, sukaldean eta egongelan ezkutatu edo erakutsi nahi dituzun gauza gehienak jartzeko tokia du eta.
Produktuaren xehetasunak
Ateak apalategiko zutoinetan muntatzen dira zuzenean; denbora gutxian biltegi itxia osatzeko eta itxura berria emateko era burutsua.
Ate erdiko banbu-ehuna erraz ordeztu dezakezu zeuk egindako marrazkiren batekin edo gustuko duzun irudiren batekin.
Altzariak are gehiago pertsonaliza ditzakezu tindua emanez edo gogokoen duzun kolorearekin margotuz.
Apalak mugitu eta lekua zure beharren arabera molda dezakezu.
Banbua azkar hazten den material natural iraunkorra da, eta IVAR biltegiratze-konbinazioari itxura epela eta alaia ematen dio.
IVAR biltegiratze-sistema iturri jasangarrietatik lortutako pinu trinkoz egina dago; urteak pasa ahala edertzen den material natural berriztagarria
IVAR biltegiratze-sistemaren pinu trinko sendoak aldaera naturalak ditu zainetan, kolorean eta gainazalaren egituran; horregatik, pieza bakoitzak bere itxura propioa dauka.
Tratatu gabeko pinu trinkoa material natural iraunkorra da, eta are gehiago iraungo du eta errazago zainduko duzu gainazalari olioa edo argizaria ematen badiozu.
Neurketak
- Zabalera: 259 cm
- Sakonera: 30 cm
- Altuera: 226 cm
Honentzako osagarriak: IVAR
Diseinatu zeure IVAR armairua
IVAR armairuaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?

Materiala
Zer da egur trinkoa?
Egur trinkoa gure material gogokoenetako bat da, eta Eskandinaviako gure ondarearen parte da. Material atenporala era bada, erabilera asko dituena. Egur mota edozein dela ere, iraunkorra, ederra eta berriztagarria da. Lehengai hau ahalik eta modurik adimentsuenean eta eraginkorrenean erabiltzen saiatzen gara hondakinak saihesteko, eta instalazioetan zein logistikan ere inbertitzen dugu egur birziklatuaren erabilera areagotzeko.






