Kaxa honi esker gauzak gordetzeko toki gehiago izango duzu, armairu barruan zein kanpoan. Poliester birziklatuzko oihal estanpatuz estalita dago eta larru-itxurako heldulekuak ditu, kalitate-sentsazioa sortuz.
Produktuaren xehetasunak
Biltegiratze-kaxa metagarri eta apaingarria; oso praktikoa armairuan zein bere kabuz, apal batean edo lurrean jarrita.
Tamaina perfektua du denetarik gordetzeko: dela kamiseta, xal eta eskularruak, dela oroigarri, aurikular eta kableak.
Estanpatua eta itxura primeran datoz bat HAUGA eta IDANÄS serieetako altzariekin baina, jakina, nahi duzun altzarian erabil dezakezu, zure gauzak antolatu eta egituratzeko.
Heldulekuei esker, erraz mugi daiteke edukiontzia.
Ehuna poliester birziklatuz dago egina. Zaborra baliabide gisa erabilita, etorkizun jasangarri bat lortzera gerturatzen gaitu.
Bat dator BLÄDDRARE eta BAXNA serieetako beste produktu batzuekin.
Paulin Machado
Neurketak
- Zabalera: 25 cm
- Sakonera: 35 cm
- Altuera: 15 cm
Bezeroen iritziak
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.

Materiala
Zer da poliester birziklatua?
Poliester birziklatuzko produktuak sortzen ditugunean, PET botilek eta bestelako poliester-iturriek bizitza berria lortzen dute, ehunak, biltegiratze-kaxak, sukaldeko aurrealdeak eta lanparak bezalako produktuetan. Horiek erabiltzean, poliester birjinezko produktuen kalitate eta funtzio beraz gozatuko duzu. Eta, noski, hura bezain garbiak eta seguruak dira zentzu guztietan. Eta, agian, alderik onena hauxe da: lehengai berri gutxiago erabiltzen laguntzen duzu.