IKEA Enpresentzat
Berdin du zer espazio-mota jantzi nahi duzun altzariz, lagunduko dizugu
Zure markaren alde dibertigarria erakusten duen argiztapena
Askatu zure sormena eta eman zure bezeroei, bisitariei edo lankideei hizketagai bat VARMBLIXT mahaiko eta hormako lanpara adimendun eta erregulagarriekin. DIRIGERA gunea bezalako sistema batera bi VARMBLIXT hormako lanpara edo gehiago gehituz, erraz kontrolatu eta pertsonalizatu ahal izango dituzu: koloreak aukeratu, argi epeletik hotzera aldatu, intentsitatea doitu eta lanpara piztu edo itzali. Guztiek kolore bera izan dezatela. Aldatu koloreak orduro, egunero edo hilero. Bihur itzazu letra edo zenbaki. Ilundu itzazu gauez. Xehetasun moldakorrak eta gogoangarriak dira, zure marka indartzen lagun zaitzaketenak.
Sortu IKEA Enpresentzat kontu bat
IKEA Enpresentzat IKEA-rekin harreman pertsonalago eta pertsonalizatuago bat sortzeko bidea da. Zure beharrak eta erronkak ezagutzean, eguneroko bizitza hobeago bat sor dezakegu elkarrekin zuretzat eta zure enpresarako. Batu zaitez orain: harreman zoragarri baten hasiera izan liteke.
Kontua sortzea doakoa da. Erregistratutako bezero gisa, zure negozioaren sektore espezifikora egokitutako ideia eta komunikazio egokiak eta eskaintza garrantzitsuak jasoko dituzu. Gainera, beste kideak enpresentzako kontuarekin batzera gonbida ditzakezu, horrela esperientziaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Ongi etorri IKEA Enpresentzat-era!
Murriztu zarata, handitu kontzentrazioa
Asteburuari buruzko elkarrizketak, gaurko aurkezpenari buruzko hitzaldi azkarra, norbait bere mahaian bazkaltzen. Dena da lanerako gunearen erritmoaren parte. Batzuetan, erritmo hori distrakzio bihurtzen da. Konturatu baino lehen, ezin zara kontzentratu. Gure MITTZON produktu akustikoen aukerak bulego lanpetu baten erdian lasaitasun oasi bat sortzen eta kontzentrazioa itzultzen lagun diezazuke.

Lortu laguntza espezializatua zure gunea planifikatzeko
IKEA-k barruko diseinuko zerbitzu osoa eskaintzen du izan ditzakezun enpresa-behar guztietarako. Hortaz, behar duzun guztirako, argiztapen-ideietatik biltegiratze-aholkuetaraino, geure barne-diseinatzaile gaituek atsegin handiz lagunduko dizute.
Zatitu bulegoa langileak batzeko
Bulegoa lantoki bat baino gehiago denean, berrikuntza bat behar du. Bulego honek badu soluzio bat langileak emankorragoak izateko eta energiaz zein inspirazioz betetzeko.
Jarri harremanetan gaur bertan IKEA Enpresentzat ekipoarekin
Enpresa-bezero gisa, dena egin dezakezu, baina ez duzu zertan egin beharrik. Erosketa-prozesu osoan zehar laguntza pertsonala eskainiko dizugu, planifikaziotik hasita, muntaketara arte, bidalketa ahaztu gabe.
Erosi aurretik
Soluzio hauek etxean eta etxetik kanpo erabiltzeko asmatutako hainbat gauza nahasten dituzte. Egiaztatu zure erosketek araudiak betetzen dituztela eta egokiak direla zure inguruan aurreikusitako erabilerarako. Jar zaitez harremanetan IKEA Enpresentzat zerbitzuarekin sorta honen inguruko informazio gehiago lortzeko




























