Saltatu
Saltatu produktuen zerrendara
Bildu zure eskaera DOAN* Click & Collect zerbitzuarekin IKEA Family klubekoa izateagatik

Sofa eta sisaulkiak

Bai arratsalde osoa telebista ikusten pasatzeko, bai lo egiteko

Estilo tradizionaleko TORNSBORG sofa-ohe eta besaulki-ohe berriek zurezko egitura sendoa dute eta ezin hobeak dira telesail berri bat ikusten hasteko, lo-kuluxka bat egiteko edo gau osoan lo egiteko prestatzeko. Hori bai, beti estiloz beteta.

Eskulturak diruditen eserlekuak zure egongelarako

LILLESÄTER aulki birakariak elkarrizketara gonbidatzen du, galeria bateko artelan batek bezala. Perretxiko baten itxura izan behar al du? Marrazki bizidunetako zapata batena? Azukrezko hodei batena? Ez dago erantzun zuzenik, baina guztiak harrituta uzten ditu, hori ziur. Erabilera profesionalerako egokia, besaulki hau eguneroko erabilerarako ere diseinatuta dago. Bere zorro finkoak mantentze-lanak errazten dituen eta itxura ona denbora luzez mantentzen duen tratamendu bat jaso du. Beraz, ez izan zalantzarik esertzeko.

Zure gogoko liburu berriarekin uzkurtzeko bikaina

Minimalista, retro edo denboragabea? Gehitu taburetea eta lanpara eta kito! Eskaintzen dugun sortak estilo, kolore eta material askotariko besaulki mota asko hartzen ditu barne, estiloz erlaxa zaitezen. 

Sofa berri eta erosoa, erlaxatzeko aukera emango dizun prezio batean.

Estilo garaikidea, lerro sinple eta dotoreak eta hanka deigarriak, beste diseinuzko xehetasun batzuen artean. Guztia prezio merkean. Hauxe da 2 eserlekuko SALTMYRAN sofa berra. Aparrezko eta esean kokatutako malgukizko eserlekuaren kuxinak erosotasuna eta euskarria eskaintzen ditu. Bitartean, aparrez betetako bizkarraldeko kuxinak bere forma mantenduko du siesta eta atsedenaldi askoren ondoren. 

Autokonplazentzia-ariketa sotil bat

Altxa itzazu oinak. Jar itzazu poliki-poliki puf baten gainean. Plazer xumeak ezin dira sinpleagoak izan. Hala ere, beren funtzioa dute. Kolorea eta estiloa gehitzeaz gain, pufak aparteko eserleku gisa, ezkutuko biltegiratze-espazio praktiko gisa edo mahai osagarri gisa erabili ahal izango dituzu. Batzuk pilatu ere egin daitezke. Denetarako balio dute! 

Muntaketa

Zerbitzu profesionala, bai etxerako, bai lanerako

Informazio gehiago

Click & Collect

Dendan jasotzeko eskariak

Informazio gehiago

Berrerosketa eta birsalmenta

Dirua zure IKEA produktu erabilien truke

Informazio gehiago

Ordaintzeko aukerak

Nola ordaindu, dendan eta Interneten

Informazio gehiago