Saltatu

Itxuraldaketa argia eta arina

Eman egongelari itxura freskoagoa udaberriko ehundura eta kolore arinekin. Jarri arreta funtsezko elementuak aldatzean giro freskoa eta urtaro aldaketaren zantzua emateko etxeari.

Udaberrirako altzariekin jantzitako egongela: VIMLE sofa, RÖDASK kuxin-zorroak eta SNÖBYAR lanpara VITTSJÖ mahai batean.
Udaberrirako altzariekin jantzitako egongela: VIMLE sofa, RÖDASK kuxin-zorroak eta SNÖBYAR lanpara VITTSJÖ mahai batean.

Itxura eta giro argiagoa

Gortinak eta kuxin-zorroak aldatzea modu erraza da egongelaren itxura erabat aldatzeko. Aukeratu pisu gutxiago duten gortinak, hala nola SILVERLÖNN berde argiak, itxura argiagoa eta arinagoa emateko. Konbina itzazu hainbat kolore eta ehundurako AINA eta RÖDASK kuxin-zorroekin.

Ikusi ehun guztiak
SILVERLÖNN gortina berde argiek leiho bat janzten dute, eta AINA eta RÖDASK kuxin-zorroak dituzten kuxinek VIMLE sofa bat apaintzen.
Ikusi ehun guztiak

Udaberria etxera ekartzeko modu berria

Loreak ez zaizkizu gehiegi gustatzen baina udaberri-giroa nahi duzu egongelan? Probatu horma-irudi markodun batekin, hala nola luma koloretsuak dituen BILD horma-irudia. Udaberriaren bertsio modernoa da eta primeran geratzen da LOMVIKEN marko barruan.

Ikusi argazki-marko guztiak
Luma koloretsuak dituen BILD horma-irudia zilar koloreko LOMVIKEN marko batean dago, egongela argitsu bateko krema koloreko horma batean.
Ikusi argazki-marko guztiak

Azken ukituak

Ehun-gaien antzeko kolorea daukan lanpara bat gehituta ere alda dezakezu egongelaren itxura. SNÖBYAR mahai-lanpara, gris-turkesa zeramikazkoa eta lihozko tulipa daukana, ondo geratzen da gortina berde argiekin eta udaberrian inspiratutako kuxin-zorroekin.

Ikusi lanpara guztiak
Egongela batean gris-turkesa koloreko SNÖBYAR lanpara bat dago VITTSJÖ mahai osagarri baten gainean, VIMLE sofa baten ondoan, egun eguzkitsu batean.
Ikusi lanpara guztiak