Saltatu

Atseden hartu, lan egin, afaldu... Dena egin dezakezu bertan

Egongela txikiari ahalik eta etekinik handiena atera nahi diozu? Hasi ongi pentsatutako proportzioak dituen altzari moldagarriekin, bertan egin nahi dituzun gauza guztiak egiteko nahikoa leku lortzeko.

LINANÄS sofa gris iluna chaise longuearekin, tonu urdin argi eta grisak dituen egongela batean. Ratanezko orgatxo bat du aurrealdean.
LINANÄS sofa gris iluna chaise longuearekin, tonu urdin argi eta grisak dituen egongela batean. Ratanezko orgatxo bat du aurrealdean.

Erosotasun handiko sofa txikia

Sofa bikain honek txikia dirudien arren, esertzeko toki asko du, eta jarrera erlaxatua izango duzu esertzerakoan. Ez erabili lasai egoteko bakarrik, atera ordenagailu-euskarria eta lan egin sofatik.

Ikusi sofa guztiak
LINANÄS sofa chaise longuearekin, leiho eguzkitsu baten ondoan, kuxin beix eta turkesa kolorekoekin, eta aurrean ordenagailu-euskarri bat duela.
Ikusi sofa guztiak

Lan-eremu txikia

Egongela bulego bihurtzen den egunetan, mahai dotore hau izango da protagonista. Jarri bulego-aulki eroso bat eta gurpildun tiradera-altzari bat, lana amaitzerakoan txukun gorde ahal izateko. Behar izanez gero, zabaldu egin daiteke mahaia, baina aurrerago ikusiko dugu ezaugarri hori.

Ikusi mahai zabalgarri guztiak
Lan egiteko antolatuta dagoen EKEDALEN mahaia. Gainean, ordenagailu eramangarri bat du, ondoan tiradera-altzari bat eta aurrealdean laneko aulki bat.
Ikusi mahai zabalgarri guztiak

Metal modernoa ukitu leunarekin

Ertz biselatuekin eta irekitako eta itxitako biltegiekin, metalezko armairu honek ukitu fresko eta lasaia ematen dio zure egongelari. Itxitako biltegiak aproposak dira eskura behar dituzun gauzak gordetzeko. Jarri biltegiratze-kutxak edo saskiak biltegi irekietan, itxura berezia izateko.

Ikusi armairu guztiak
Telebista bat eta irudi batzuk daude metalezko TULLSTORP armairu beixaren gainean. Armairuak biltegi irekiak ditu, saskiekin eta kutxa batekin beteta.
Ikusi armairu guztiak

Jairako jantzita

Begira! Mahaiak ezkutatuta dituen bi hegalak zabaltzean, idazmahai konpaktu zena sei lagunentzako jangelako mahai bihurtzen da. Mahai-tresnak ondoko armairu batean gorde daitezke, erraz hartu ahal izateko. Jangelako aulkietan kuxinak jarrita gonbidatuak eroso egongo dira jatordu lasai eta luzean zehar.

Ikusi aulki tapizatu guztiak
Zabaldutako EKEDALEN mahai marroia, sei lagunentzako afari baterako prest. Haren inguruan aulki eta tabureteak daude, eta ondoan leiho argitsu bat dago.
Ikusi aulki tapizatu guztiak

Lasai egoteko txokoa

Lasai egoteko eta zerbait edatzeko txoko bat nahi duzu? Hona hemen horretarako besaulki eroso bat eta albo-mahai dotorea. Biak arinak dira eta toki batetik bestera eramateko errazak. Hala, nahi bezala antola dezakezu zure txokoa.

Ikusi besaulki guztiak
FRÖSET besaulki beltz bat gortinaz estalitako leiho baten ondoan. Gainera, albo-mahai bat dago gertu, kikara bat eta saski txiki bat dituela gainean.
Ikusi besaulki guztiak