- Zuntz sintetikoak
Birziklatutako poliesterrezko betegarria duen burko irmoa. Haurrak eseri eta irakurri nahi duenean, berme ona ematen dio gerrialdean, eta, atseden hartzeko unea denean, oso erosoa da buru azpian ere.
Produktuaren xehetasunak
Zilindro formako kuxinak txikien gorputzari, buruari eta oinei euskarri ona ematen die eta ezin hobea da TB ikusteko, irakurtzeko eta atseden hartzeko.
Ohearen gainean edo irakurtzeko txokoan kuxin apaingarriak jarrita, gela are abegikorragoa da.
Poliesterrezko betegarria ez da deformatzen, eta euskarri eroso eta atsegina eskaintzen dio zure seme edo alabaren gorputzari.
Umeentzako produktuen kremailerek ez dute heldulekurik. Horrenbestez, umeentzat seguruak dira, baina helduentzat irekitzeko errazak dira.
Kuxinaren zorroa erraz kendu daiteke garbitzeko, kremailera baitu.
Maria Gustavsson
Neurketak
- Luzera: 80 cm
- Diametroa: 25 cm
- Betegarriaren pisua: 1000 g
- Guztizko pisua: 1030 g