- Ontzi-garbigailurako egokia
Amonaren etxeko afariak irrikatzen dituzu edo beirateria zaharra eta polita gustuko duzu? Hala bada, beirateria hau zuretzako da. Zahartzen ez dena, dotorea, begietara atsegina eta kutsu tradizionaleko mahaia jartzeko aparta.
Produktuaren xehetasunak
SÄLLSKAPLIG ontzi txikia ezin hobea da postreak, saltsak eta mokadutxoak zerbitzatzeko.
Zerbitzu dotorea eta zahartzen ez den apaingarria; ontzi hau ospakizunetarako zein egunero erabiltzeko da egokia.
Hanna-Kaarina Heikkilä
Neurketak
- Altuera: 7 cm
- Diametroa: 15 cm
- Bolumena: 0.6 l
Bezeroen iritziak

Ospakizuneko egunerokotasuna SÄLLSKAPLIG seriearekin
Amonaren etxeko afariak irrikatzen dituzu, edota beirateria zahar eta polita gustuko duzu? SÄLLSKAPLIG produktuekin antzinako garai onenak gogora ekarri ahal izango dituzu zeure etxean. Hanna-Kaarina Heikkilä diseinatzaileak garai bateko beirateria tradizionaletik hartu zuen inspirazioa SÄLLSKAPLIG seriearen eredu eta formak sortzeko.
Hanna-Kaarina beira-piezak atsegin ditu, eta edalontzien bilduma-egile sutsua da. "Garai eta leku ezberdinetako beira-pieza eta edalontziak gustuko ditut. SKÄLLSKAPLIG seriea egiteko, merkatu hautseztatu zaharretan aurki daitekeen beiraterian oinarritu nintzen" azaldu du.
Astean zehar asteburuan bezala sentitzea
Milaka urteko historiaren parte izan dira edalontziak; eguneroko objektu gisa, baina baita egoera berezietan soilik erabiltzen den objektu gisa. Ezberdintasun hori desagerrarazi nahi du Hanna-Kaarinak. "Mahaia prestatzea ez litzateke hain serioa izan beharko; dibertigarria izan beharko luke. Batzuetan, zilarrezko ukitua eman nahi izaten diogu astelehen goizari. Ardo-edalontzi luze batetik zukua edanda, asteburuaren hasieran antzera senti zaitezke aste hasieran".
Nahastu konbinatzeko
"Nire ustez, material baliotsua da beira. Harrigarria da nola eralda daitekeen harea gisako material bat, objektu eta forma eder eta erabilgarriak lortzeko. Beira jasangarria dela ere atsegin dut, jakina, behin eta berriro birzikla baitaiteke, amaierarik gabeko zirkulu batean" azaldu du Hanna-Kaarinak. SÄLLSKAPLIG serieko edalontzi, ontziak eta txanbilek hizkuntza bera darabiltela esan daiteke, baina bakoitzak bere izaera sendoa du aldi berean. Altuera ezberdinetako piezak baliatuta, beira-paisaia eder eta zabala sor dezakezu mahai gainean. "Forma organikoak eta estanpatu geometrikoak uztartzen ditu serieak, eta dagoeneko etxean dituzun mahai-tresnekin konbinatuta erabil ditzakezu piezak. Espero dut SÄLLSKAPLIG serieak ideia berriak inspiratuko dituela mahaiak jartzeko eta, beharbada, egunerokoan jai-giroa sustatzeko".
Form design process
Ospakizuneko egunerokotasuna SÄLLSKAPLIG seriearekin
SÄLLSKAPLIG sortu genuenean, egunerokotasunari kolore ukitua emango zion beira bat egin nahi genuen. Azoka txikietan aurki daitekeen beira mota dugu inspirazio iturri. Aspaldiko gauzarik onena, ukitu moderno batekin: forma organikoen eta estanpatu geometrikoen nahasketa, etxean daukazun baxerarekin erraz konbina daitekeena.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
Beira-bildumagile sutsua naiz eta azoka txikiak asko gustatzen zaizkit. Baina are gehiago, maite dut antzinako gauzetan inspiratzea eta ukitu moderno bat gehitzea. SÄLLSKAPLIG beirateria diseinatzea amestutako proiektu moduko bat zen. Serieko formek eta adierazpenek iraganeko garaiak gogorarazten dituzte, eta ezin hobeak dira mahai zerbitzu tradizional baterako, baina modu berri eta sortzaileetan ere erabil daitezke. Eta ez garrantzi gutxiagokoa, ezin hobea da bizitzari luxu pixka bat gehitzeko, baita aste barruan ere!