10 urteko bermea
Idazmahai sendo honek urte askoko kafeak eta lan sendoak eutsiko ditu. Tamaina eskuzabaleko lanerako azalera eskaintzen du, eta soluzio praktiko bat du kableak ordenan mantentzeko.
Produktuaren xehetasunak
10 urteko bermea du. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Motorrarekin oholaren altuera erregulatu dezakezu, 65 eta 125 cm bitartean, lanerako posizioa ergonomikoa dela bermatzeko.
Idazmahaia zutik edo eserita erabil dezakezunez, zure gorputza etengabe mugituko da; horri esker, hobeto sentituko zara eta hobeto egingo duzu lan.
Oholaren azpian dagoen kableak antolatzeko sareak idazmahaia txukun eta garbi mantentzen lagunduko dizu.
Gainazala melaminazkoa da, material iraunkorra, gogorra eta garbitzeko erraza.
Mahaia oso sakona denez, lanerako azalera zabala du eta monitoretik distantzia eroso batean esertzea ahalbidetzen dizu.
K Malmvall/E Lilja Löwenhielm
Neurketak
- Luzera: 160 cm
- Zabalera: 80 cm
- Gutxieneko altuera: 65 cm
- Gehienezko altuera: 125 cm
- Gehienezko pisua: 70 kg
Bezeroen iritziak
JasangarritasunaPeople and planet
Bizimodu jasangarria etxean
Lan egin eserita edo zutik
Nahi duzunean zutik zein eserita lan egiteko idazmahaiak eskaintzen dizkizugu. Zuretzat erosoago den posizioa lortu arte idazmahaiaren altuera aldatu besterik ez duzu. Hainbat ikerketen arabera, lan egiten dugun bitartean jarrera aldatzea osasun eta ongizaterako ona da. Jarraitu aholkuak!
Materiala
Zer da partikulazko ohola?
Partikulazko ohola birziklatutako zurarekin eta zerrategietako soberakinekin egina dago; horrela, zurezko pieza okerrak, zur-txirbila eta zerrautsa baliabide bihurtzen dira eta ez dira zuzenean baztertzen. Oholak erabiltzen ditugu apalategiak, oheak, sofak eta sukalderako egiturak egiteko. Higaduratik eta hezetasunetik babesteko, berniza, txapak edo xaflak erabiltzen ditugu, altzarien itxura areagotuz aldi berean.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
«Bilerak ospatzeko eta lankidetza eta sormena sustatzeko idazmahai-konbinazioak sortzeko xedearekin diseinatu genuen BEKANT seriea. Idazmahaiek neurri eta forma ezberdinak dituzte, bakarra erabil dezazun edo hainbat konbina ditzazun. Erraz muntatu eta aldatu egiten dira zure beharretara egokitzeko. Beheko egiturei esker, idazmahaiaren posizioa aldatu ahal izango duzu, ergonomikoagoa izan dadin. Serie hau lanean erabiltzeko probatu eta onartu da. Hori dela eta, bulego guztietarako da aproposa».