Zure ametsetako uhartea: Sukaldeko erreginaren 4 bertsio
Sukaldea erabilera anitzeko gela da; denbora asko pasatzen dugu bertan, eta zentimetro guztiak aprobetxatu behar ditugu. Zein da lekua ondo aprobetxatzeko eta sukalde funtzionalaz disfrutatzeko gakoa? Eduki sukaldeko uharte bat. Hemen, uharteak gauza ugari gordetzeko, jateko, labean janaria prestatzeko eta lagunarteaz gozatzeko nola erabiltzen ditugun irakatsiko dizugu.


1. JATEKO UHARTE BAT. Zeure sukaldea txiki-txikia bada eta ez baduzu tokirik mahai bat ipintzeko ere, egin funtzio anitzeko soluzio bat, honako hau bezalakoa. Ipini taburete altu bat edo bi eta jateko, irakurtzeko eta baxera gordetzeko erabili ahal izango duzu.
2. ERAKUTSI BAXERA uharte handi eta ireki batean Gainera, lagunekin etxean prestatutako janari goxoa ere partekatu ahal izango duzu. Beste abantaila bat: armairuetan leku gehiago izango duzu.
3. ETXEAN JATEKO EZIN HOBEA. Osagaiak, sukaldeko tresnak eta zapiak gorde ahal izango dituzu altzairu herdoilgaitzezko sukaldeko uharte gurpildun honetan. Eta, nola ez, lan egiteko lekua ere eskaintzen du, zure hurrengo otordu atsegin hori eroso prestatzeko. Erabiltzen amaitu ostean, jarri berriz bere lekuan.
4. GOZOGINTZA MAITE DUTENENTZAT. Etxean egindako sukaldeko uharte honi ez zaio ezer falta: lanerako gainazal handi bat oratzeko eta leku ugari errezeta-liburuak gordetzeko. Gainera, beste aldean apalak dauzka, sukaldeko tresnak, kaikuak eta osagaiak gordetzeko. Hemen azalduko dizugu nola egin.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
KREDITUAK
Barruko esparruetarako diseinua: Marianne Eriksson
Argazkiak: Simon Fritzell
Testua: Vanessa Algotsson