Eduki nagusira joan

Lurrunetan egindakoak zapore asko du, eta koipe gutxi

Lurrunetan kozinatzea elikadura-joera osasuntsu zabalduenetako bat da. Arrazoiak argiak dira: elikagai ugari presta ditzakezu (barazkiak, haragiak eta arrainak), lurrunetan kozinatzeko tresnak ez dira garestiak, eta gainera erabiltzeko errazak dira.

Lurrunetan kozinatzearen abantailak zein diren kontatuko dizugu, animatu eta gure lurrun-eltzeetako batekin izokina presta dezazun. Prestatu janaria zapore guztiarekin, baina koipe-apurrik gabe!

Nola kozinatu lurrunetan

Bere izenak dioen moduan, lurrunetan kozinatzea janaria prestatzeko metodo bat da, lurruna soilik erabiltzen duena.

Lurrunetan kozinatzearen abantaila bat da ez dela tresna asko behar. Lurrunetan kozinatzeko nahikoa da lurrun-eltze bat (zuloak dituen ontzi bat) gure eltzeetako baten gainean jartzea.

Bete urez edo saldaz eltzea eta itxaron irakin arte. Belar usaintsuak ere erabil ditzakezu, oso zapore ona emango diote eta. Ez jarri inoiz aurrez lurrunetan prestatu nahi dituzun elikagaiak, bestela, bigun geratuko dira. Egiteko denbora osagaien tamainaren araberakoa izango da, baina, oro har, 7-15 minutu artean behar dira.

Ikusten duzun moduan, bi tresna nahikoa dira lurrunetan kozinatzeko, eta bururatzen zaizkizun plater goxo eta osasuntsuak sortzeko.

Lurrunetan kozinatzearen gakoa da osagaiek ura ez ukitzea; horrela, nutriente guztiak eta zapore bizia mantentzen dituzte. Lurrunetan kozinatzearen beste abantaila bat da elikagaiek testura hobea dutela, uretan egositako elikagaiek ez bezala. Gainera, lurrun-eltzeak gero eta praktikoagoak dira; STABIL lurrun-eltzeak, esaterako, jarri eta kentzen den heldulekua du; horrela, ez da berotzen, eta erraz altxatu dezakezu lurrunetan kozinatutako janaria.

Janaria lurrunetan erraz prestatzeko lurrun-eltzea

Janaria lurrunetan aditu baten moduan prestatzeko hiru trikimailu

  1. Utzi olioa amaierarako, ez jarri inoiz lurrunetan kozinatu baino lehen. Erabili gordina, elikagaiak kozinatu ostean.

  2. Lurrun-eltzeari estalkia kenduz gero, egosketa eten egingo da, eta denbora apur bat gehiago beharko da egosteko. Izan pazientzia!

  3. Hainbat jaki prestatu behar badituzu lurrunarekin eta aldi berean egin nahi badituzu, erabili lurrunetan kozinatzeko osagarria, bakoitza bere aldetik kozinatzeko.
Kozinatu lurrunetan eltzearekin eta lurrun-eltzearekin