Saltatu
Saltatu produktuen zerrendara

Eltzeak eta lapikoak

Salgai dauzkagun eltze eta zartaginak hain merkeak dira, osagai gozo-gozoak erosteko behar adina diru aurreztea ahalbidetzen dutela. Iraunkorrak eta kalitate onekoak dira, eta mota eta tamaina askotarikoak dauzkagunez, ez duzu energiarik alferrik gastatu beharko lapiko handi batean arrautza bakarra egosteko. Indukzio-plaketarako sukaldeko tresna ugari ere dauzkagu.

Sailkatu eta iragazi

27 elementu
Konparatu

    Emaitzen zerrenda

    24/27 emaitza ikusgai
    Erakutsi gehiago

    Janaria prestatu, itxi eta multzokatzea

    Orain sukalde txikietan lekua egitea errazagoa da. SLÄTROCKA sukaldeko tresna berriak helduleku ateragarriak ditu, eta janaria prestatzeko zein gordetzeko balio du. Plaka eta metalezko tresna mota guztiekin erabiltzeko diseinatuta dago, leku gehiegirik ez duten sukaldari afizionatuak kontuan hartu baititugu.

    Altzairu herdoilgaitzezko SLÄTROCKA eltze eta zartaginak, helduleku ateragarriekin, kolore berde argiko gainazal baten gainean txukun jarrita.
    SLÄTROCKA eltze bati heldulekua nola jarri eta kentzen zaion erakusten duen bideoa.
    Eskua fideoak eta barazkiak koilara batekin altzairu herdoilgaitzezko MIDDAGSMAT wok batean nahasten. Wokak itsaspen-aurkako estaldura du.

    Estaldura mota horrek tenperatura altuak jasaten dituenez eta erraz garbitzen denez, plaka guztietan erabil daiteke.

    Ikusi gure serie ospetsuenetako batzuk

    MIDDAGSMAT: oinarrizko funtzio guztiak, estilo denboragabearekin
    HEMKOMST: altzairu herdoilgaitzezko diseinu klasikoa
    IKEA 365+: iraunkorra eta garbitzeko erraza

    Otorduak arrakastatsu bilakatzeko eltzeak eta zartaginak

    Astearte gauean pasta prestatu nahi duzu? Asteburuan oturuntza antolatuko duzu? Prestatuko duzun hori zeinahi ere den, eltze eta zartagin egokiak edukiz errezeta sinple bat zerbait berezi bilakatuko duzu. Gure sorta benetako sukalde eta bizimoduetara egokitzeko diseinatuta dago, beren lehen arrautza egostear dauden hasiberrietatik aldi berean sei su erabiltzen dituzten sukaldari adituetara.

    Zein eltze eta lapiko mota daude eskuragarri?

    Asko dauzkagu salgai, banakako eltzeetatik eltze-sorta osoetara. Handiak, txikiak, estalkidunak, pilagarriak… Sukalde- eta garbiketa-estilo guztietarako bat dago.

    • Eltze estalkidunak: primerakoak lurrun pixka bat behar duten jakiak, zopak edo arroza prestatzeko
    • Eltzeak: txiki eta maneiagarriagoak, apartak dira ahia edo saltsak prestatzeko, baita hondarrak berotzeko ere
    • Sukaldeko tresnen sortak: bat datozen bildumak, zure behar guztiak aldi berean asetzeko
    • Elikagaiak frijitu eta salteatzeko zartaginak, kurruskari eta txigortuta gera daitezen

    Materialak ere garrantzitsuak dira Aukera ugari aurkituko dituzu: arinak eta estaldura beltzarekin, abiaduraz eta ezaugarri itsasgaitzez gozatzeko; altzairu herdoilgaitz klasikoa, eguneroko bizitzarako; eta baita kobre-ukitua dutenak ere, elikagaiak azkar eta estilo osoz berotzeko.

    Nola jakin dezaket zer egokituko den hoberen nire sukaldera?

    Has zaitez egosteko plakarekin. Gure zartagin gehienek plaka mota guztietan funtzionatzen dute, baina, indukzio-plaka baduzu, ziurtatu oinarria bateragarria dela (argi eta garbi adieraziko du). Ondoren, pentsa ezazu nola prestatu ohi duzun janaria:

    • Errezeta osasungarriak egitea nahiago duzu? Estaldura beltzeko zartaginarekin, olio gutxiago erabiliko duzu
    • Janaria denbora luzez eta su baxuan prestatzea gustatzen zaizu? Probatu altzairu herdoilgaitzezko estalkiak dituzten eltzeak, beroa oso ondo kontserbatzeko
    • Sukaldeko plakan erabiltzen ez duzunean ere ondo geratuko den zerbait nahi duzu? Agian kobre-ukitu bat jar dezakezu.

    Biltokiak garrantzitsuak dira baita ere. Armairu txikiak badituzu, hautatu sorta pilagarriak edo erraz gorde daitezkeen tamaina txikiagoak.

    Zergatik da sukaldeko tresnen sorta hau aukera adimentsua?

    Gure tresna-sorta eta banakako pieza guztiak diseinatu dira eguneroko bizitza kontuan hartuz: erabiltzeko eta garbitzeko errazak eta iraunkorrak dira. Heldulekuak hotz mantentzen dira, estalkiak primeran ahokatzen dira eta horietako asko ontzi-garbigailuan sar daitezke (ziur azken horrek poz-pozik jar zaituela).

    Berdin dio eltze bakarra edo eltze-sorta osoa nahiago duzun; guztiak beren funtzioa betetzeko eta benetan garrantzitsua den horri arreta jartzeko diseinatu dira: janari gozoaz eta lagun eta senideez gozatzea eta erredurak murriztea.