Saltatu

Lasaitzeko erritualak eta oherako ohiturak

Lo hartzeko garaia errazten duten ohitura alai eta osasuntsuekin askoz hobeto hartzen dute atseden haurrek. Besarkada luze bat, bainu epel bat, liburu on bat edo musika apur bat. Adin guztiek dute lasaitzeko modu gogoko bat.

Neskato bat bi jostailu bigun eusten eta haurtxo bat sehaska gris batean; atzean, ohe-arropa urdina duen haurren ohe bat.
Neskato bat bi jostailu bigun eusten eta haurtxo bat sehaska gris batean; atzean, ohe-arropa urdina duen haurren ohe bat.

Jostailu bigunaren distira atsegina

Argi atsegina ematen duen lagun leuna kide ezin hobea izan daiteke ipuinen orduan, baita ohean ere. Gaueko lanpara txiki honi esker, ohe azpiko munstroak ez dira aterako.

Ikusi haurrentzako argiztapen guztia
Mutiko bat eta bere aita sofa eroso batean irakurtzen ari dira. Ondoan, LED argia daukan PEKHULT peluxea eta LEN manta bat dauzkate.
    Ikusi haurrentzako argiztapen guztia

    Zure ohea maitatzen ikasten

    Zure ohean lo egiten ikastea urrats garrantzitsua da hazteko prozesuan. Gutxien espero duzunean, babesa ematen duen sehaska goxoa haurraren tokirik gogokoena bihur daiteke. Toki berrira ohitzeko denbora behar da, besterik gabe.

    Ikusi sehaska guztiak
    SUNDVIK sehaska grisa; barruan haurtxo bat dago zutik, zintzilika dagoen jostailua heldu nahian. Atzeko hormako biltegiratzean peluxezko jostailu bat dago.
      Ikusi sehaska guztiak

      Gabon jostailutxo

      Haurtxoa loak hartzen ari den bitartean, objektu lasaigarri eta ezaguna da jostailu mugikor koloretsua. Gainera, esnatu eta begiak ireki ahala, prest dago jolasten hasteko.

      Ikusi haurtxoentzako jostailu guztiak
      Kolore anitzeko GULLIGAST sehaskarako jostailu mugikorra, hainbat animalia, lore eta forma zintzilika dituela.
        Ikusi haurtxoentzako jostailu guztiak

        Jaiki eta segi goxo-goxo

        Ohera joan aurreko bainuaren ondorengo epeltasunak logura areagotzen du. Jantzi % 100 iturburu jasangarrietatik datorren kotoiz egindako eskuoihal txanodun eroso eta goxoa epeltasun horri eusteko.

        Ikusi haurtxoentzako ehun-gai guztiak
        Txanodun RÖRANDE eskuoihal berdean bildutako neskatoa dago ohe gainean, autoen marrazkiak dituen ohe-arropa urdina du eta atzean gortina zuri bat.
          Ikusi haurtxoentzako ehun-gai guztiak

          Itxi pertsiana, apaldu argia

          Argia guztiz estaltzen duen pertsiana zure lagunik onena da ondo lo egitea nahi baduzu. Argiak esnatzeko seinalea bidaltzen dio garunari eta loa eragiten duen melatonina hormona jaisten du. Horregatik, zailagoa da lo hartzea eta lo jarraitzea.

          Ikusi estore guztiak
          Leiho bat, ertzean peluxezko jostailuak dituela. Tantodun LEN gortina zuriak eta argia guztiz blokeatzen duen FRIDANS estore zuria.
            Ikusi estore guztiak

            Zure seme-alabek airerik freskoena hartzen dute

            Airearen kalitateak loari eragiten dio, eta loak nabarmen eragiten dio osasunari. Aire-garbigailu honi esker, haurren gelako airearen kalitatea hobetu egiten da, hautsa eta polena iragazten baitu. Gas-iragazki bat jarriz gero, gainera, usain desatseginak gutxitu egiten dira.

            Ikusi airearen kalitatearekin lotutako produktu guztiak
            FÖRNUFTIG aire-garbigailu zuria horma batean. Autoen marrazkiak dituen ohe-arropa urdina jantzita duen haurren ohe bat eta katu formako kuxin bat ditu ondoan.
              Ikusi airearen kalitatearekin lotutako produktu guztiak