Saltatu

Haurrentzako eskulanetarako gela inspiratzailea

Sormena askatzeko unea da! Haurrentzako logela dibertigarri honek eskulanak egiteko tailerra du, edozein motatako proiektuak egiteko prest. Oso ondo antolatuta dago, eta di-da batean jasotzea ahalbidetzen duten biltegiratze-soluzio irisgarriak dauzka. Ohearen eremua, txoko lasai-lasaian dagoena, erlaxatzeko eta lo egiteko diseinatuta dago.

Haurrentzako bi aulki eta mahaia, MAMMUT seriekoak eta kolore urdin argikoak, haurrentzako logela koloretsu batean.
Haurrentzako bi aulki eta mahaia, MAMMUT seriekoak eta kolore urdin argikoak, haurrentzako logela koloretsu batean.

Amaitu anabasarekin TROFAST biltegiratze-soluzioei esker

Baliteke eskulanak egiterakoan nolabaiteko anabasa sortzea. Baina hori kudeatzen lagun zaitzakegu. Zorionez, TROFAST biltegiratze-sistema erabil dezakezu. Tamaina ezberdinetako eta kolore alaietako erretiluek eta kaxek arte-materialak txukun gorde ditzakezun soluzioa sortzen lagunduko dizute.

Ikusi TROFAST sistema
Pinuzko TROFAST egitura arina, zuriz margotua, eta kaxa lilak, urdin argiak eta laranja argiak haurrentzako logela batean.
Neskatoa jostailua zuriz margotutako pinuzko TROFAST hormako biltegiratze-soluzioaren goiko aldetik hartzen ari da. Soluzioa kaxa zuriz beteta dago.
TROFAST objektu-euskarri konpartimentuduna mahai urdin argiaren gainean. Bertan MÅLA errotuladoreak eta bestelako arte-materialak gordetzen dira.
Zuriz margotutako pinuzko bi TROFAST hormako biltegiratze-soluzio TROFAST kaxa zuriekin, horma laranja eta zuri batean.
Zuriz margotutako pinuzko TROFAST egitura kaxa laranja argi eta lilekin. Kaxak arte-materialez eta jostailuz beteta daude.
Ikusi TROFAST sistema

Sormena askatzeko mahaiak

Haurrentzako gure MAMMUT altzarien serie ospetsua kolore alaietan dago eskuragarri, haurrek artea eta eskulanak egiteko eremua sortzeko oinarri gisa erabil ditzazun. Haurrentzako tamaina egokia eta forma dibertigarriak dituztenez, independentzia sustatzen dute, erlaxa daitezen eta egiten ari diren ekintzei arreta jar diezaieten.

Bestalde, eskulanek anabasa sortu ohi dutela badakigu eta, beraz, jasotzeko unea ere kontuan hartu dugu. MAMMUT altzarien sortako produktu guztiek dituzte erraz garbitzen diren gainazal lauak.

Ikusi MAMMUT seriea
MAMMUT aulki batean eserita dagoen neska, haurrentzako MAMMUT mahai baten gainean marrazten. Material artistikoak dituen erretilua dago mahaian.
Ikusi MAMMUT seriea

Eskulanak erakusteko ohol zulatua

Kokatu SKÅDIS ohol zulatua horman eta sortu berehala arte-galeria. Pertsonalizatu matxardekin, amaituta dauden marrazkiak zintzilikatzeko, eta gehitu arbelezko horma atzean, sortzeko aukerak areagotzeko. Gainera, ohola hain moldakorra denez, haurraren beharrak aldatu ahala egoki daiteke.

Ikusi SKÅDIS seriea
SKÅDIS ohol zulatu beltza logela bateko izkina baten horma beltzean. Oholak haurren marrazkiei eusten dieten SKÅDIS matxardak dauzka.
Bi SKÅDIS matxarda zuri, koloretako paperei eusten, eta haur batek egindako marrazkia horma beltzean zintzilikaturik dagoen SKÅDIS ohol zulatu beltz batean.
Ikusi SKÅDIS seriea

Irakurle hasiberrientzako aulki erosoa

Beti da une ona seme-alabei irakurketaren ohitura irakasteko Eserleku erosoa eta gehien gustatzen zaizkien liburuak eskura dituen irakurketa-eremua besterik ez dute beharko.

Haurrek liburuak azalaren arabera hautatzen dituztenez, jarri FLISAT liburuetarako erakustaltzaria. Azalak ikusgai geratzeko diseinatuta dagoenez, errazago hautatuko dituzte liburuak. Amaitzeko, gehitu besarka dezakeen peluxea, irakurtzean konpainia izan dezan.

Neskatoa liburu bat buruaren gainetik eusten, FLISAT liburuetarako erakustaltzariaren aurrean. Aurrean ere POÄNG besaulki beix argia dago.

Erlaxatzeko aterperik onena sortzeko ohea eta gortinak

Lo egiteko eremu txukuna eta lasaia ezin hobea da eskulan-egun lanpetu baten ondoren. Inguratu ohea kolore eta material bero eta leunekin, esaterako, pinu-zurarekin, eta gehitu oihal leun asko, zure seme-alabak lo azkarrago gera dadin. Gortina itxiz, lo egitea xede bakarra den eragozpenik gabeko leku bihur dezakezu.

Ikusi haurrentzako ohe guztiak
Panpina-etxea eta FLISAT apalategia zurezko horma batean, ohe baten ondoan. Bertan liburuak, kaxa eta peluxezko SKOGSDUVA hontz zuri baten txotxongiloa daude.
SNIGLAR ohea barandarekin, gortina duen txoko batean. BARNDRÖM oheko arropa du eta, gainean, hormako LED FUBBLA lanpara dago.
Ikusi haurrentzako ohe guztiak

Sormenetik lasaitasunera urrats gutxi batzuetan

Haurrentzako eskulanetarako gela honek biltegiratze-soluzio bikainak eta haurrentzako altzari egokiak dauzka, eta bi munduetako gauzarik onenak eskaintzen ditu: haurrak sormena askatzeko eremu bat eta erlaxatu eta atseden hartzeko beste bat.

Koloretako biltegiratze-soluzioei esker, jasotzea eta gauzak txukun edukitzea errazagoa da, baita dibertigarriagoa ere (hori espero dugu, behintzat). Lotara joateko unea iristen denean, deskonektatu eta erlaxatzeko gune lasaia eta txukuna edukiko du.

Haurrentzako mahaia eta bi MAMMUT urdin argia haurrentzako logela koloretsuan. Azpian BARNDRÖM alfonbra arrosa dago.

Ikusi haurtxo eta haurrentzako logeletarako inspirazio-ideia gehiago