Prototipoak probatu eta beren ikuspuntua eman behar izan zituzten haurrak elkarrizketatu zituen taldeak. Zein ziren beren kolorerik gustukoenak? Zer pentsatu zuten paperaz? “Haurrek oso iritzi sendoak eta zentzudunak zituzten. Marrazketarako eta pinturarako tresnak nola erabiltzen dituzten ere ikusi genuen. Adibidez, lau urte badituzu eta arreta zeure marrazkia egitean baduzu jarrita, ez zaizu beti bururatzen estalkia berriz jartzea errotuladoreari. Beraz, errotuladore hauek hiru egunera arte iraun dezakete estalkirik gabe”. Kalitate altua prezio egokian bermatzeko, garapen-taldeari denbora gehiago hartzen utzi zitzaion. “Haurrek egiten dutena eta nola egiten duten oso garrantzitsua da. Horregatik hartu genituen haintzat beren iritzi guztiak, eta produktuek haien beharrak asetzen dituztela ziurtatu dugu”.
MÅLA Margoa, askotariko koloreak, 400 ml
Nola lortu
Erabilgarritasuna egiaztatzen...Zure iritzia alda dezakezu
MÅLA
104.565.89MÅLA serieak zure haurrak behar duen guztia du bere sormena lantzeko. Margotu, moztu, marraztu... Kontua da ondo pasa dezala eta mundua bere imajinazioarekin esplora dezala. Mugarik gabe!
Materiala
- Erretilua/ Topea:
- Plastiko polipropilenikoa
- Hodia:
- Polietilenozko plastikoa
- Heldulekua/kirtena:
- Urki trinkoa
- Zurda:
- Poliamidazko plastikoa
- Metalezko zatia:
- Aluminioa
Hainbat koloretako 8 poto, paleta bat eta kolore-gida bat dakartza, zure seme-alabek nahi dituzten koloreak nahasi eta sor ditzaten.
Margoa erabiltzeko prest dago, baina, nahiago baduzu, uretan diluitu dezakezu, kolore lausoagoak lortzeko.
Potoak bigunak direnez, zenbat pintura ateratzen den kontrolatzea erraza da.
Sormenak erlaxatu eta kontzentratu egiten du; ezin hobea da eskola eta jardueren egun luze baten ondoren.
Oinarri urtsuko margoak dakartza.
Koloreek ezaba ezin daitezkeen orbanak uzten dituzte gainazal eta material gehienetan, baina zikindutako gunea berehala ur epelez eta xaboiz garbitzeak emaitza onak eman ditzake.
Erabili aurretik, astindu.
Produktua ez da erabili behar aurpegia edo gorputza margotzeko.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materiala
- Erretilua/ Topea:
- Plastiko polipropilenikoa
- Hodia:
- Polietilenozko plastikoa
- Heldulekua/kirtena:
- Urki trinkoa
- Zurda:
- Poliamidazko plastikoa
- Metalezko zatia:
- Aluminioa
- 3 urte gorakoentzat egokia.Gure pinturek eta arkatzek ASTM-D4236 arauaren baldintzak betetzen dituzte. Arau horrek bermatzen du substantzia kaltegarriak izan ditzaketen material artistikoak seguruak direla aurreikusitakoaren arabera erabiltzeko.Produktu honek CE ziurtagiria dauka.

- 104.565.89
1 × MÅLA
Margoa- Zabalera: 11 cm
- Altuera: 8 cm
- Luzera: 17 cm
- Pisua: 0.66 kg
Bezeroen iritziak
Lotutako produktuak
Arakatu aukera gehiago
Zuretzat gomendatua

Materiala
Zer da PE plastikoa?
PE edo polietilenoa erabilera askoko plastiko moldakorra da. Biguna eta malgua izan daiteke, gogorra eta indartsua izateaz gain. IKEA-n plastikozko poltsak, izozte-poltsak, izotz-poltsak eta ebaketa-taulak erabiltzen ditugu. Plastiko hau gustuko izatearen arrazoi nagusietako bat da lehengai berriztagarriekin egin daitekeela, artoarekin eta azukre kanaberarekin, esaterako.





