Prototipoak probatu eta beren ikuspuntua eman behar izan zituzten haurrak elkarrizketatu zituen taldeak. Zein ziren beren kolorerik gustukoenak? Zer pentsatu zuten paperaz? “Haurrek oso iritzi sendoak eta zentzudunak zituzten. Marrazketarako eta pinturarako tresnak nola erabiltzen dituzten ere ikusi genuen. Adibidez, lau urte badituzu eta arreta zeure marrazkia egitean baduzu jarrita, ez zaizu beti bururatzen estalkia berriz jartzea errotuladoreari. Beraz, errotuladore hauek hiru egunera arte iraun dezakete estalkirik gabe”. Kalitate altua prezio egokian bermatzeko, garapen-taldeari denbora gehiago hartzen utzi zitzaion. “Haurrek egiten dutena eta nola egiten duten oso garrantzitsua da. Horregatik hartu genituen haintzat beren iritzi guztiak, eta produktuek haien beharrak asetzen dituztela ziurtatu dugu”.
MÅLA Akuarela-kaxa 14 kolorerekin, askotariko koloreak
Nola lortu
Erabilgarritasuna egiaztatzen...Zure iritzia alda dezakezu
MÅLA
604.611.83MÅLA serieak zure haurrak behar duen guztia du bere sormena lantzeko. Margotu, moztu, marraztu... Kontua da ondo pasa dezala eta mundua bere imajinazioarekin esplora dezala. Mugarik gabe!
Materiala
PET plastikoa
Neoi-koloretako 14 akuarela hauek erabiliz, eguzkiak indar handiagoz dirdiratzea, eta zeruaren kolore urdina eta belarraren kolore berdea biziago izatea lortu dezakezu.
Margotzea erlaxatzeko jarduera ezin hobea da jardueraz betetako egun baten ondoren.
S Fager/C Tubertini
Koloreek ezaba ezin daitezkeen orbanak uzten dituzte gainazal eta material gehienetan, baina zikindutako gunea berehala ur epelez eta xaboiz garbitzeak emaitza onak eman ditzake.
Erabili ondoren pintzelak, ontziak eta kaxa eskuz garbitu, ura erabiliz. Kolore-blokeak ere urez garbi ditzakezu, soberan dagoena kentzeko.
Produktua ez da erabili behar aurpegia edo gorputza margotzeko.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materiala
PET plastikoa
- ADI! ASFIXIATZEKO ARRISKUA. Pieza txikiak. Ez da egokia 3 urtetik beherako umeentzat.3 urte gorakoentzat egokia.Gure pinturek eta arkatzek ASTM-D4236 arauaren baldintzak betetzen dituzte. Arau horrek bermatzen du substantzia kaltegarriak izan ditzaketen material artistikoak seguruak direla aurreikusitakoaren arabera erabiltzeko.Produktu honek CE ziurtagiria dauka.

Bezeroen iritziak
Lotutako produktuak
Arakatu aukera gehiago
Zuretzat gomendatua

Materiala
Zer da PET plastikoa?
PET plastikoa ezaguna da, agian, edari-botiletan erabiltzen delako, baina elikagai- eta edari-ontzi askotara ere egokitzen da, elikagaiak gordetzeko onartuta baitago. Beste plastiko batzuk bezala, PET plastikoa petroliotik datozen lehengaiekin egiten da neurri handi batean, baina gaur egun oraindik eta aukera hobeak daude lehengai berriztagarriak erabiltzeko, artoa eta azukre-kanabera bezala, eta plastikoa hainbat aldiz birziklatzeko. IKEA-n, PET plastiko birziklatua gauza askotan bihurtzen da: biltegiratze-kaxetan zein burko eta edredoietarako betegarri leunean.







