Saltatu

Gauza bakoitza bere lekuan gordetzeko logela

Hona hemen logela txukun eta antolatuta edukitzeko toki asko behar ez duzunaren froga. Biltegiratze-soluzio adimendunei eta espazioa aurrezten duten altzariei esker, logela lasai eta harmoniatsu bat izango duzu, prezio oso baxuan.

Logela txiki batean zurezko ohe-egitura bat, txukun antolatutako arropa armairu-sistema batean eta kutxaz zein landarez betetako apalak daude.
Logela txiki batean zurezko ohe-egitura bat, txukun antolatutako arropa armairu-sistema batean eta kutxaz zein landarez betetako apalak daude.

Ikasi arropa antolatzen

Dena bere lekuan badago eta arropa armairu barruan, askoz hobeto egingo duzu lo. Armairu-sistema hau erraz muntatzen da horman eta biltegiratze toki asko du arropa eta oinetako guztiak antolatzeko.

Ikusi BOAXEL sistema
Armairu-sistema zuri bat, errailak, tiraderak eta arropa gordetzeko zazpi konpartimentudun biltegia dituena.
Ikusi BOAXEL sistema

Lortu apal gehiago di-da batean

Eman begirada bat zure kamiseten eraikin berriari! Zintzilikatu zazpi konpartimentu dituen biltegiratze-sistema hau zure armairuan, eta berehala arropa gordetzeko leku gehiago lortuko duzu, zulorik egin gabe.

Ikusi STUK seriea
Zazpi konpartimentudun biltegi zintzilikari bat armairu baten barruan. Horrez gain, txukun tolestutako alkandorak eta esekigailuetatik zintzilikatuta dauden jantziak ere badaude.
Ikusi STUK seriea

Beste armairu bat behar duzu?

Beste armairu bat sor dezakezu arroparako barra bat komoda baten gainean jarriz. Garbitu baino lehen berriz jantzi nahi dituzun arropak eseki ditzakezu, behin jantzi ondoren garbitu ordez. Horrela, gehiago iraungo dute, eta ura zein energia aurreztuko duzu.

Ikusi jantziak jartzeko esekileku eta barra guztiak
Komoda zuri bat eta goiko aldean kutxa batzuk. Haren gainean arroparako barra bat dago, eta esekigailuetatik zintzilik zenbait jeans.
Ikusi jantziak jartzeko esekileku eta barra guztiak

Diseinu ona edonon sartzen da

Ohe-egitura honen diseinu konpaktuari esker, leku txikietan erabiltzeko ezin hobea da. Leihoen azpian edo makurtutako sabaietan, esaterako.

Ikusi ohe guztiak
Zurezko oheburu mehe bat leiho baten kontra. Leiho-ertzean loreontzi batean dagoen landare bat eta lanpara bat daude. Irakurtzeko lanpara bat eta koaderno bat ontzitegi batean.
Ikusi ohe guztiak

Gau-mahai ñimiñoa

Ez daukazu ohe ondoko mahai bat jartzeko lekurik? Koadroetarako apal batek haren funtzioa bete dezake. Irakurtzeko lanpara bat, iratzargailua, gauza txikiak eta liburu bat jartzeko nahiko leku dago.

Ikusi argazkiak jartzeko apal guztiak
Horman finkatuta dagoen koadroetarako apal zuri bat gau-mahai baten funtzioa betetzen. Gainean, irakurtzeko lanpara bat, iratzargailua eta zenbait liburu daude.
Ikusi argazkiak jartzeko apal guztiak

Egizu lo haurtxo baten modura

Primeran eta eroso lo egiteko, saiatu logela ahalik eta gehien iluntzen. Estore opakuek logelara argia sartzea galarazten dute eta hobeto lo egiten laguntzen dizute. Erosoago sentitzeko, bildu zaitez ehun goxoekin eta sentitu leuntasuna azalean. Aukera on bat argazkian ikusten diren edredoi-zorro eta burko-zorroa dira, zeinak % 100 iturburu jasangarrietatik datorren kotoiz eginak dauden.

Ikusi estore guztiak
Kuxinez betetako eta landarez inguratutako ohe bat. Ohearen alboan dagoen leiho-ertzean liburuak, aldizkariak, landareak eta estore opaku bat.
Ikusi estore guztiak

Gauez, ohea; egunez, lasai egoteko txokoa

Erabilera anitzeko ohe-egitura honi esker, irakurtzeko txokoa edo eguneko sofa sor dezakezu logelan. Jarri kuxinak hormaren kontra, gerturatu kafe-mahaia, eta txokoa prest izango duzu.

Ikusi kuxin eta kuxin-zorro guztiak
Irakurtzeko txoko bat ohearen muturrean, kuxin eta tapaki berdeak, landareak, irakurtzeko lanpara bat duen mahai gurpildun bat eta liburuak.
Ikusi kuxin eta kuxin-zorro guztiak