Itzulketak
IKEA-n iritziz alda zaitezke!
Gauzak errazten dizkizugu; gure Itzultze-politikaren inguruko xehetasun guztiak kontsulta ditzakezu hemen.
Gure produktu ia guztiak itzul daitezkeela bermatzen dugu; alabaina, pertsonalizatu direnak, Kiosk sistemaren bitartez inprimitutako argazkiak eta landare naturalak, besteak beste, ez dira gure Itzultze-politikan sartzen.
IKEA-n irudimena aska dezazun eta gure produktuei ukitu pertsonal bat eman diezaiezun nahi dugu, baina, sortzaile jarri baino lehen, kontuan hartu behar duzu etorkizunean horrelako produktuak ezingo dituzula itzuli.
Aldaketa- eta itzultze-politikatik kanpo dauden produktuak kontsulta ditzakezu hemen.
Jada informazio guztia daukazu, zeren zain zaude orgatxoa #KuttunSuediar-ez betetzeko?
Produktuak gure dendetan edo Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren bidez itzul ditzakezu
Itzulketa IKEA dendetako batean burutzen baduzu, zenbatekoa une horretan bertan itzuliko dizugu:
Txartel bidezko itzulketetan, zenbatekoa berehala ikusgai izatea da ohikoena, baina baliteke 3 egun ere behar izatea kontuan ikusgai egon arte.
Eskudiru bidezko itzulketen kasuan, zenbatekoa berehala itzuliko dizugu.
Opari-txartel edo sustapen-txartel bidezko itzulpenak berehalakoak dira.
Bezeroen arreta zerbitzuaren bidez etxetik produktuak itzultzea eskatzen baduzu, zenbatekoa zure txartelean edo kontu korrontean jasoko duzu 3 laneguneko epean, dendetan salgaiak jasotzen ditugun egunetik zenbatzen hasita.
Uko egiteko eskubidea egikaritu dezakezu 14 eguneko epean, IKEA.es dendan erositako produktuak jasotzen dituzun egunetik zenbatzen hasita
Epea amaitu baino lehen, eskaera osoa bertan behera utzi ahalko duzu IKEA dendetako Bezeroen Arretarako erakusleihoan edo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: [email protected]. Atzera egiteko eskaera bidali behar duzu; gure online erosketarako baldintza orokorretan topatuko duzu.
Atzera egiteko eskubidea epearen barruan erabiltzen baduzu, IKEA-k jaso dituen ordainketa guztiak itzuliko dizkizu, baita entrega-gastuak eta eskaera prestatzeko gastuak ere, erosketa egiteko erabilitako modu beraren bidez, hiru egun balioduneko gehieneko epean, atzera egitea jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita. Zerbitzu gehigarrien kasuan, ordaindutako guztia itzuliko dizugu, betiere kontratatutako zerbitzu horiek ez badira guztiz gauzatu.
Epe horren barruan eskaerako produktu batzuk bakarrik itzultzea erabakitzen baduzu (partzialki atzera egitea), IKEA taldeak itzulitako produktuen zenbatekoa itzuliko dizu. Kasu horretan, kontratatutako zerbitzuen zenbatekoaren balio proportzionala itzuliko dizugu, itzulitako zenbatekoak garraio-kostuen aurreko tartea aldatzea dakarrenean.
Edozein higadura edo kalte mota duten produktu guztiak uko egiteko eskubidetik kanpo geratuko dira.
Kontsulta itzazu erreklamazioak ipintzeko epeak eta moduak, ikusgai nahiz ezkutuan dauden kalteetarako.
Eman begiratu bat! Zure produktuak jasotzen dituzunean, ziurtatu dena ondo dagoela. Entrega-agirian, edozein kalte edo galera apuntatu beharko duzu, gertatu denaren berri izan dezagun.
Produktua muntatu baino lehen, aztertu piezak. Kalteren bat nabaritzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan "itzulketak eta arazoak: arazoak nire erosketarekin" ataleko txataren bidez. Horrela, gure lankideetako batekin harremanetan jarri ahalko zara zure arazoaren berri emateko.
Informazio gehiago eskura dezakezu online erosketetako baldintza orokorretan.
IKEA erreskatatu! Gure artikulu guztiak kalitate-proba zorrotzak egiten dituzte, zure produktuak akatsen bat izan dezakeela uste baduzu, ez dugu suedierarekin jolastuko.
Edozein erreklamaziorako, gogoratu erosketa-agiria edo faktura beti eskura duzula.
- Denda batean erosi baduzu, eta etxera itzultzean kalteren bat duela ikusten baduzu, eraman ezazu hurbilen duzun IKEA dendara, gure lankideek pertsonalki ebaluatu eta konponbidea emateko.
- Eskaera zure etxeko helbidera bidali badugu, zuk zeuk kudea dezakezu erreklamazioa esteka honetan.
Gogorarazten dizugu gure produktu guztiek gutxienez hiru urteko bermea dutela.Informazio gehiago behar baduzu, kontsultatu gure Bermeak atala.
Kaltetutako edo akastuna den elementu bat kudeatzeko laguntza gehiago behar baduzu, jarri harremanetan gure Bezeroarentzako Zerbitzuarekin hurrengo estekan eta lagunduko dizugu.
Zenbait kasutan, erosketetan ordaindutako BEZa itzultzea eska dezakezu.
BEZa itzultzea eska dezakezu bi egoera hauetako bat betetzen bada:
BIDAIARIAK DIREN BEZEROEI BEZA ITZULTZEA.
- Europar Batasunetik kanpo edo Ceutan, Melillan zein Kanariar Uharteetan bizi bazara, BEZa bueltatzea eska dezakezu IKEA dendan erostean.
BEZA DIPLOMATIKOEI ETA MERKATARITZA BIDAIAN DAUDEN ENPRESEI ITZULTZEA.
- Bezeroa bazara eta diplomatiko gisa, kontsulatuan edo NATOn lan egiten baduzu, baita enpresa bat bazara ere (europar batasunaren barrukoa edo ez), BEZa zuzenean eskatu beharko diguzu.
Non kudeatu behar dut nire eskaera? Nola eska dezaket? Zeintzuk dira modalitate hauetarako behar ditudan dokumentuak? Informazio guztia hemen daukazu.
Ba al zenekien? Zure produktuaren bermea erosketaren egun berean hasten da. Bermearen eskubidea gauzatzeko, ezinbestekoa da erosketa-tiketa izatea.
Gure produktuen kalitatean konfiantza osoa dugu, eta haietako askok berme luzeagoak dituzte. Hementxe duzu berme guztien zerrenda bat.
Torlojuren bat falta zaizu? Pieza solteen bila zabiltza? Ez kezkatu, zure altzaria, osagarria edota etxetresna elektrikoa berria bezala uzteko behar dituzun ordezko pieza guztiak ditugu-
Pieza edo torloju bat dendan eskura dezakezu, edo eskaera honen bidez. Etxera egun gutxi batzuen buruan bidaliko dizugu, doan.