Maitasuna etxean hasten da
Armairutik irteteak antsietate handia eragin diezazuke LGBT+ kolektiboko kidea bazara; horregatik, besteen maitasunak eta onarpenak den-dena alda dezakete. Jakina da etxekoen babesak norberarenganako konfiantza eta pertenentzia-sentipena sustatzen dituela; hori, halaber, gainerako eremuetara zabaltzen da. Gainera, esan gabe doa babesa eta onarpena doan direla. Esateko asko dugunean, zer esanik ez dagoenean edo hitzak aurkitzea ezinezkoa dirudienean, hobe da besarkada batekin hastea. (Solaskideak besarkada bat emateko gogorik ez badu, esaiozu ez dela ezer gertatzen).
Hartu konpromisoa LGBT+ komunitatearekin | Elkarrizketak | IKEA-ren neurriak | Lortu ostadar-koloreko poltsa | LGBT+ glosarioa

LGBT+ komunitatearen aliatu bihurtzeko zazpi ekintza
Hainbat ekintza antolatu ditugu Stonewall Global Diversity Champions ekimenarekin elkarlanean. LGBT+ komunitatearen aliatu bihurtzeko bidea erakusten digute. Jarraitu ekintzei Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunean (IDAHOBIT, ingelesezko siglen arabera), eta, batez ere, egunero, LGBT+ kolektiboko pertsonak zure etxean ongi etorriak eta aske sentiarazteko (eta haiek beraiek izan daitezen).
- Entzun eta ikasi
Agian LGBT+ komunitatearekin lotutako termino espezifiko asko ez dituzu ezagutuko. Eman ezazu denbora pixka bat hizkuntza inklusiboa ikasten eta LGBT+ komunitateak bizi dituen arazoak ulertzen. Hala, norbaitek bere nortasunaz, joeraz, arazoez edo beste edozertaz hitz egin nahi badizu, modu egokian egin ahal izango duzu. - Egin galdera irekiak
Maite duzun pertsona batek agian bere sexu-joeraz, genero-nortasunaz edo horrekin lotutako edozertaz hitz egin nahi duela baina zaila egiten zaiola uste baduzu, saia zaitez galdera irekiren bat egiten modu atseginean; adibidez: "Zer moduz joan zaizu eguna lanean edo ikastetxean?". Horrela, elkarrizketa sakonago bat izateko atea ireki dezakezu. -
Gaitzetsi iruzkin mingarriak
Norbaiti "gay" hitza gutxiespenez erabiltzen entzuten badiozu, edo beste hitz negatibo baten ordez (esaterako, "ergela" esan ordez), ez egin ezentzunarena. Gogorarazi iezaiozu, lasaitasunez, ez dela onargarria eta iradoki iezaiozu esandakoa beste modu batera adierazteko. -
Onetsi hedabideetan agertzen den LGBT+ komunitatea
Etxean beste pertsona batekin telebista ikusten, irakurtzen edo Interneten nabigatzen ari zarenean LGBT+ komunitateko pertsona bat edo pertsonaia bat agertzen bada, aprobetxatu aukera pertsona horri gogorarazteko LGBT+ komunitatea onartzen eta babesten duzula. -
Eduki pazientzia
Kontrakoa eman dezakeen arren, hobe da maite dugun pertsona batek zerbait kontatu nahi izan arte itxarotea. Sexu-joeraz edo genero-nortasunaz galdetzen badiozu bera hori aztertzeko prest egon baino lehen, zailagoa izango da halakorik egitea. Horren ordez, sortu giro goxoa eta segurua, denek libreki hitz egin ahal izan dezaten, eta itxaron bakoitzak une egokia aurkitzen duen arte. - Erabili eskatzen dizun trataera
Norbaiti "gizona/emakumea" deitzen badiozu zure usteen arabera, baliteke deseroso eta desegoki sentiaraztea. Beraz, "bera" izenordaina erabiltzea oso lagungarria izan daiteke pertsona baten genero-nortasuna ezagutzen ez duzunean. Eta galdetu izenordaina beldurrik gabe, zuri esanda ondo sentituko dela uste baduzu. - Zaindu zure burua
Etxeko kide guztiak zaintzea zaila izan daiteke, batez ere beren buruarenganako edo ingurunearenganako sentimendu negatiboak baldin badituzte. Ziurtatu inguruan zeu ere babesten zaituzten pertsonak dauzkazula.
IKEA-k LGBT+ komunitatearen aldeko neurriak hartu ditu
IKEA-k denbora asko darama lanean, LGBT+ komunitateko pertsonak beren izaeragatik ongi etorriak, errespetatuak eta estimatuak senti daitezen. 1994an, IKEA-ren telebistako iragarki batean, bi gizonezkoz osatutako bikotekide bat jangelako mahai baten bila zebilela ikusten zen. Askoren ustez, historiako lehenengo LGBT+ iragarkietako bat izan zen, eta, bere garaian, albiste izan zen mundu osoan.
2022ko IDAHOBIT egunaz geroztik, "Home Pride Home" (Etxean harro) kanpaina martxan jarri genuenetik, LGBT+ inklusio-arrakala ixteko aurrera egin dugu, bai enpresan, bai gizartean oro har, urtean zehar konpromiso berriak hartuta eta ekintza berriak gauzatuta.
- TXEKIAR ERREPUBLIKAKO/HUNGARIAKO/ESLOVAKIAKO IKEA: gizartean aldaketa sustatzen ari dira. Txekiar Errepublika: lehen ministroari zuzendutako gutun ireki bat sinatu du, bikote homosexualen arteko ezkontzak defendatzeko; Eslovakia: 66 enpresa handik sinatu duten eta gobernuari bidali dioten gutunaren bultzatzaileetako bat izan da, LGBT+ kolektiboaren aurkako gorrotoa eta polarizazioa geldiarazteko eskatuz.
- ERRESUMA BATUKO ETA IRLANDAKO IKEA: Rainbow Cake saltzearen ondoriozko diru-sarrerak Switchboard LGBT+ Helpline kanpoko bazkideari eman dizkio. Bazkide horrek sortu zenetik (1974) ematen dio babesa eta informazioa LGBT+ komunitateari.
- HERBEHEREETAKO IKEA: gaur egun, gehienez 24 hilabeteko ordainpeko baja hartzeko aukera ematen die genero-baieztapena egiten ari diren kolaboratzaileei, tratamendu mediko eta ez-medikoetarako, 10 urteko epean erabiltzeko.
- AUSTRALIAKO IKEA: genero-baieztapena egiten ari diren kolaboratzaileei ordainpeko baja hartzeko aukera ematen hasi da, eta gurasotasun-bajarekin lotutako politika inklusiboak onartu ditu (ugalkortasun-tratamenduak barne hartzen dituztenak). Gainera, LGBT+ kolektiboko gazteen aldeko erakunde bati dohaintza egin dio IDAHOBIT eguna dela eta, eta izenordainei buruzko gida bat argitaratu du.
- ITALIAKO IKEA: 2023ko maiatzaren 17an, IKEA-k jakinarazi zuen sei asteko baja eskainiko ziela generoa baieztatzeko prozesua hastear zeuden kolaboratzaileei. Era berean, enpresan lan egiten duten pertsona transek lan-ingurune gero eta inklusiboagoa izan dezaten bermatzeko politika berria onartu du IKEA-k.
- ALEMANIAKO IKEA: Harrotasuna ospatu zuen hainbat hiritan, 500 bat parte-hartzailerekin. Gurasotasun-baja hartzeko baldintzak berdindu direla jakinarazi zien queer gurasoei. Gobernuari zuzendutako dokumentu bat sinatu zuen, LGBT+ komunitateak odola emateko eskubidearen eta Selbstbestimmungs legearen alde egiteko.
- SUITZAKO IKEA: amatasun- eta aitatasun-bajaren ordez, gurasotasun-baja jarri du abian, sexu bereko bikotekideentzat ere balio dezan. Aitatasun-bajaren luzapenari eta berdintasunezko ezkontzei buruzko erreferendum nazionalaren aurretik egindako eztabaida publikoan aktiboki parte hartu ondoren etorri zen aldaketa hori.
- AMERIKETAKO ESTATU BATUETAKO IKEA ETA KANADAKO IKEA: bi herrialdeetan Chosen Name Project ezartzen hasi dira. Proiektu horri esker, aukeratu duten izena erabil dezakete kolaboratzaile transek eta ez-binarioek enpresaren plataforma digitaletan.
- AMERIKETAKO ESTATU BATUETAKO IKEA-k abantaila gehiago emango dizkie kolaboratzaileei; hala, adibidez, generoa baieztatzearekin erlazionatutako prozedura medikoetarako bidaia-gastuak ere ordainduko zaizkie, baldin eta zerbitzu horiek ez badaude kolaboratzailearen etxetik arrazoizko distantzia batera.
- KANADAKO IKEA: IDAHOBIT eguna ospatuko du Kanadako bost hiri handitan, eta aurrerapenaren bandera altxatuko du unitate guztietan. LGBT+ erakundeei emango dizkie STORSTOMMA poltsen salmentatik lortutako irabaziak. Izena eta trataera (izenordainak) bistaratzen dituzten etiketak sortu ditu.
- JAPONIAKO IKEA: lehen aldiz, aurrerapenaren bandera altxatu zuen Japoniako unitate guztietan apirilean eta maiatzean, Harrotasunaren aldeko Japoniako ekitaldi handienerako eta IDAHOBIT egunerako.
- FRANTZIAKO IKEA: L'Autre Cercle erakundearen konpromiso-gutuna sinatu du ofizialki. Erakunde horrek LGBT+ komunitatearen lantokiko inklusioa hobetzeko egiten du lan. "IKEA Pride France" ere ezarri du, Frantziako kolaboratzaileentzako baliabide-multzoa.
- SERBIAKO IKEA: duela gutxi, herrialdeko beste enpresa batzuekin batera, Equality Business Alliance jarri du martxan. Enpresen arteko aliantza esklusiboa da, eta lantokian eta gizartean LGBT+ berdintasuna sustatzea du helburu.
- ESPAINIAKO IKEA: langileentzako abantaila-politikak ez du inolako bereizkeriarik egiten sexu-joeran oinarrituta, eta, 2022az geroztik, IKEA-k kontzientziazio-kanpainak egin ditu urtero kolaboratzaileekin Harrotasunaren hilabetean; gainera, STORSTOMMA poltsen salmentatik lortutako irabaziak dohaintzan eman ditu.

LGBT+ komunitatearekin lotutako termino espezifiko asko daude. Arakatu gure LGBT+ glosarioa hemen.