Saltatu

Justizia eta inklusioa garrantzitsuak dira

"Ondo pasatu nahi dugu, eta harro eta ezer ezkutatu beharrik gabe bizi". 

Alle (emakumea/bera), 33

Alle Suediako urrutiko uharte batean bizi da. Zubi bat duen uharte famatua ote den galdetzen didate askotan. Bere emaztearekin, Cicirekin, eta bien semearekin bizi da. Hiriko 44 m2-ko apartamentu txiki bat atzean utzi, eta etxalde erraldoi honetara bizitzera etorri ziren hirurak. Semeak libreki jolas dezake eta, segundo gutxiren buruan, superheroi izatetik zuhaitzetan gora egitera pasa daiteke. Alle Kolonbian jaio zen, Hego Amerikan, baina bi urte zituela joan zen Suediara bizitzera, bere guraso suediarrek adoptatu zutenean. Suediako landa-eremu batean hazi zen, eta beltza zenez, beti desberdin sentitu zen. 13 edo 14 urte betetzean, lesbiana ere bazela konturatu zen. Horren ondorioz, Stockholmera lehenbailehen joatea erabaki zuen. 

Armairutik irtetea

14 urterekin, gutxi gorabehera, Allek bazuen neska-laguna. Izan ere, neska-laguna izatea ez zen inoiz arazoa izan. Baina gurasoei kontatu behar zien, eta, hainbat arrazoirengatik, beldur handia ematen zion horrek. Azkenean, baina, egin zuen. Hasieran ez zen erraza izan, baina onartu egin zuten azkenik. Garai hartan, armairutik irteteari buruzko film bat estreinatu zen, "Fucking Åmål" izenekoa. Eragin handia izan zuen Allerengan, eta askatasun- eta ulermen-sentsazioa helarazi zion. Ez zuen inoiz sexu-joerarekin lotutako arazorik izan, beti jakin baitzuen lesbiana zela. Hala ere, lagun batzuk galdu zituen bidean. Eta gurasoek lesbiana izatea erabat onartu bazuten ere, Stockholmera lehenbailehen joateko irrikan zegoen.

Amodio-istorioa

Alle eta Cici lankideak ziren unibertsitatean. Isilpean elkarrekin ibili ondoren, nagusiari kontatu zioten. Zorionez, primeran hartu zuen. Bestalde, Alle oso pragmatikoa izan zen eta, ustekabean, ezkontzeko proposatu zion neska-lagunari. Azken finean, onuragarria litzateke zerga aldetik. Baina Cicik ezetz erantzun zion, ezkontzeko eskaera behar bezala egin behar baitzen, flash mob edo antzeko zerbaitekin beharbada. Eta horixe bera egin zuen Allek: flash mob bat koruko kideekin. Neska-lagunaren lantokian agertu ziren eta ezin ahaztuzko proposamena egin zioten. 

Zailtasunak eta gorrotoa

Urteetan zehar, LGBT+ gaiak landu zituen Alle. Liburu-denda eta argitalpen-enpresa intersekzionalak izan zituen. Halaber, LGBT+ gazteentzako gune bat sortzen lagundu zuen Stockholmeko auzune batean. Alleren iritziz, justizia eta inklusioa ezinbestekoak dira. Gay, lesbiana eta trans komunitatea gaur egun politikaren mehatxupean dagoela uste du. Horregatik, behar-beharrezkoa da askotariko familiak ikusaraztea: besteei existitzen direla ezagutarazteko. "Lesbiana izatea ni naizenaren parte da", dio Allek. Baina, are gehiago, agerikotasuna garrantzitsua da komunitate eta mundu osoarentzat. Funtsezkoa da pertsonak seguru sentitzea kalean eskua emanda ibiltzean edo erosketak egitean. Elkarrekin bizitzeko aukeratu zuten urrutiko uhartera joan aurretik, Allek eta Cicik ziurtatu zuten LGBT+ komunitate bat zegoela bertan, seguru sentitzeko. 

Maitasuna etxean

Allek eta Cicik diotenez, maitasuna berotasun sentsazio baten parekoa da etxean. Leku segurua eta dibertigarria sortu dute. Bien ustez, etxeko muga fisikoak gainditzen ditu: hurbileko pertsonek osatzen duten komunitatea da. Izan ere, lagunak eta bizilagunak ere etxearen parte dira. 

Alle sukaldean dago, irribarretsu; atzeko planoan, armairuak eta pegatinak dituen hozkailu bat daude.

Alleri egin dizkiogun galderak

Zer esango zenioke armairutik irtetearen beldur den gazte bati?  

Aurkitu zure komunitatea. 

Zer egin dezakegu LGBT+ komunitateari laguntzeko?  

Entzun. Irakurri. Ikasi. Eta partekatu haien istorioak.

Erakutsi munduari aliatua zarela

LGBT+ kolektiboaren inklusioa

Etxea norberarenganako konfiantza, zoriontasuna eta pertenentzia-sentipena garatzeko oinarria izan daiteke, bereziki LGBT+ komunitateko pertsonentzat. Onarpenak eta inklusioak guztientzako aukera-berdintasuna sortzen dutenean, norberaren identitatea eta sexu-joera edozein direla ere, denok irabazten dugu. Elkarrekin.

Erakutsi munduari aliatua zarela

Erlazionatutako irakurgaiak