Saltatu

Horretarako, ezinbestekoa da nork bere buruarekin zintzo jokatzea.

"Hori bada zure errealitatea, errespeta ezazu. Prozesua zugan hasten da". 

Daniel (gizona), IKEA-ren kolaboratzailea, 39

Daniel burbuila moduko batean bizi da, Txekiar Errepublikako hiri baten kanpoaldean. Baina burbuila hori ez zen halabeharrez sortu: Berak eta bere bikotekideak, Martinek, pixkanaka eraiki dute, zertan ari diren jakinda.

Lursail bat erosi zuten natura betean, eta etxe bat eraiki zalditegi batzuen ondoan. Sortu duten mundua ezagutzera gonbidatu gintuztenean, argi geratu zitzaigun xehetasun bakoitzak axola duela bien arteko istorioan. Tokiko dendetan eskuratu dituzten mundu osoko artelanak daude ikusgai; beren maitasun-istorioari, bildumei eta arreta handiz sortutako etxeari egindako keinua dira.   

Danielek IKEA Service Office-n egiten du lan, eta kafe batekin ekiten dio egunari, ordenagailu eramangarriaren aurrean. Hain altua denez, DJ mahai doigarri baten gainean jarri behar izaten du ordenagailua.  

Armairutik irtetea

Daniel soldaduskan irten zen armairutik, 90eko hamarkadaren amaieran. Ez zen garrantzi handiko unea izan, "denek jada baitzekiten", dio. Danielen istorioa LGBT+ komunitateko edozein pertsonak nahiko lukeena da. Armairutik irtetea erraza izan zen, denek onartu baitzuten. Soldaduskako kide guztiek ere omen zekiten gay zela, baina hori ez zen inoiz arazoa izan. Danieli ez zitzaion gehiegi axola besteen onarpena. Garrantzitsuena bere buruarekin zintzo jokatzea zen.

Amodio-istorioa

Danielek eta Martinek elkar ezagutu zuten turismo-gidari izateko prestakuntza egin bitartean. Astebetez joan ziren Kroaziara azterketa egitera, bata bestearekin maitemindu ziren eta, harrezkero, elkarrekin jarraitu dute. Herri txiki honetara etorri aurretik, bi urtez Eslovakian bizi izan ziren, eta urtebetez Alemaniako mugatik gertu. Ez dute inoiz arazorik izan etxea aurkitzeko edo elkarrekin egoteko, ez Txekiar Errepublikan, ez Eslovakian. Daniel eta Martin Txekiar Errepublikako bederatzigarren izatezko bikote homosexuala dira. Izan ere, tokiko agintariek harreman mota hauek etorkizunean formalizatzeko eredutzat hartu zuten bien arteko lotura. 

Zailtasunak eta gorrotoa

Duela hogei urte, Danieli oso erraza egin zitzaion. Ez zitzaion bat ere ez kostatu nor zen esatea eta bere sexu-joera onartzea. Orain, ordea, aldaketa hautematen ari da. 1994az geroztik bikotekidearekin bizi den arren, ezin dira legez ezkondu. Izatezko bikotea dira, baina legeak ez ditu ezkontidetzat hartzen. Horiek horrela, bietako bat hiltzen bada, besteak ez du inolako legezko eskubiderik izango elkarrekin eraiki dituzten gauzen gainean. Azkenaldian, aldaketa batzuk izan dira Txekiar Errepublikako legeetan homosexualen arteko ezkontzei dagokienez. Legez ez onartzeaz gain, berariaz debekatu dira. Politikariek maitasun homosexuala naturaren aurkakoa dela diote. Danielen iritziz, okerrena da gizartearen onarpena, oro har, aldatzen ari dela, itxuraz behintzat. Danielen eta Martinen ustez, orain beharrezkoa da politikariei eta herritarrei azaltzea zein garrantzitsua den pertsona guztiak gizatasunez tratatzea. 

IKEA-ren eginkizuna istorio honetan

IKEA-n egiten duen lanari esker, LGBT+ pertsonei laguntzen dieten hainbat GKErekin harremanetan egon da. Esaterako, ongintzazko lasterketa bat antolatzen dute urtero. Bildutako dirua prestakuntza-ekintzetara bideratzen dute, pertsonek beldurrik izan ez dezaten. Ekimen honi esker, bizitzako unerik zailenetan entzuteko eta laguntza eskaintzeko prest dauden beste pertsona batzuekin harremanetan jartzen zaie. Bere lanpostuan (Communications Business Partner), Danielek IKEA-k sustatzen dituen berdintasun-, aniztasun- eta inklusio-ekimen asko martxan jartzen direla gainbegiratzen du, eta horrekin lotuta egoteaz harro dago. 

Maitasuna etxean

Danielek uste du bere bizitza eredu izan daitekeela armairutik irtetearen beldur diren gazteentzat. Familiaren babesa izan zuen beti. Soldaduskako lagunek ere ongi onartu zuten. Gainera, bizi den herri txikia babesleku bihurtu da. Danielek mezu hau helarazi nahi du mundu osora: etxean maitasuna eta babesa izanda, pertsona batek esperientzia zoragarria bizi dezake armairutik ateratzean. 

Daniel zutik dago etxe aurreko lorategian, jertse gorri batekin eta besoak gurutzatuta dituela.

Danieli egin dizkiogun galderak 

Zer esango zenioke armairutik irtetearen beldur den gazte bati? 

Izan zaitez zu. Bakoitza den modukoa da. Ezin duzu aldatu. Izan zaitez zu, onartu zure burua eta ez zaitez ezkutatu. Ez zaude bakarrik.  

Nola lagun diezaiokegu LGBT+ komunitateari?

Begirunez. 

Erakutsi munduari aliatua zarela

LGBT+ kolektiboaren inklusioa

Etxea norberarenganako konfiantza, zoriontasuna eta pertenentzia-sentipena garatzeko oinarria izan daiteke, bereziki LGBT+ komunitateko pertsonentzat. Onarpenak eta inklusioak guztientzako aukera-berdintasuna sortzen dutenean, norberaren identitatea eta sexu-joera edozein direla ere, denok irabazten dugu. Elkarrekin.

Erakutsi munduari aliatua zarela

Erlazionatutako irakurgaiak