Bezeroaren pribatutasunarekin dugun konpromisoa
Egunero lan egiten dugu pertsona gehienentzako egunerokotasun hobea sortzeko, ez bakarrik gure produktu eta bildumekin, baizik eta gure zerbitzuekin ere. Batzuetan, informazioa bildu beharra daukagu hau lortzeko; ez dugu informazioa biltzeagatik biltzen. Izan ere, jendearen pribatutasunaz ari gara hitz egiten, eta gai honen inguruan gardentasunez aritu beharko ginatekela uste dugu.
Zer egiten dugu IKEA-n?
- Zure datuak biltzen ditugu IKEA-n erosten duzunean ahalik eta esperientziarik onena izan dezazun; hala, buruan duzunari erantzun ahalko diogu. Gainera, gardentasun osoz jokatzen dugu.
- Modu garden eta zintzoan jokatzen dugu zuri buruz jasotzen ditugun datuekin, baita horiek jasotzeko arrazoiei dagokionez ere.
- IKEA-n esperientzia onena izan dezazun nahi dugu; horregatik, beti gabiltza zu harritzeko moduen bila. Horretarako, hobeto ezagutu nahi zaitugu, zure lehentasunetara eta egoera pertsonalera egokitzeko. Bidaltzen dizugun publizitatea identifikatu ahal izan dugun informaziora egokituta egongo da, egin dituzun erosketak, eman diguzun informazioa eta IKEA taldearen webgunean zer arakatzen duzun oinarri hartuta. Zure informazio pertsonala zuri buruzko informazio zehatzagoa lortzeko erabiltzen dugunean, araudia beteko dugu beti eta, beharrezkoa denean, hori egiteko baimena eskatuko dizugu.
- Erabat ulertzen dugu zeu zarela zure datuen jabe. Horrenbestez, edozein unetan jakinaraz diezagukezu ez diguzula datuak prozesatzeko baimenik ematen.
- Tresna informatiko berri bat ezartzea proposatzen den edo proiektu berri bat sortzen den unetik, segurtasunaren eta pribatutasunaren arloan izan ditzakeen ondorioak berraztertzen ditugu hasieratik, baita pribatutasuna ere. Hau guztia, beharrezkoak eta nahitaezkoak diren datuak bakarrik biltzen ditugula eta berme guztiak betetzen ditugula bermatzeko balio du.
- Zure datuen inguruan jasotzen ditugun eskaerak entzuten ditugu, zure datuak kudeatzeko inprimaki elektroniko baten bidez hauek aldatzeko edo ezabatzeko eskatzen diguzunean. IKEA-ren Pribatutasun-politikaren bidez duzu eskuragai.
- Zure segurtasuna bermatzen dugu eta zure datuak Europako legeei jarraikiz tratatzen ditugu.
Nolanahi ere, IKEA-rekin harremanetan jar zaitezke. Galderaren bat egin nahi badiguzu, gure Datuen Babeserako Ordezkariari idatz diezaiokezu helbide honetan: [email protected].
Segurtasunarekin dugun konpromisoa
IKEA-n zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzen ahalegintzen gara hauek IKEA Taldetik at bidaltzen direnean. Horrez gain, gainerako enpresek konfidentzialtasuna errespetatzen dutela eta datuak babesteko mekanismo egokiak dituztela bermatzen dugu. Enpresa horiek guztiek informazioa datuen pribatutasunari dagozkion lege eta arauen arabera prozesatzen dela bermatu behar dute.
Zurekin dugun konpromisoa
IKEA, Espainian, datuak babesteko jokabide-kodera atxikita dago, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak berretsi duena. Hori dela-eta, erreklamazioek datuen babesarekin eta publizitatearekin lotura dutenean, erreklamazio-izapideen sistema erabiltzen da. Honako webgune honetan informazio gehiago eskuratu dezakezu: www.autocontrol.es.
Gainera, Pertsonak babesteko itun digitalaren parte gara, Datuak Babesteko Agentziak sustatua. IKEA-rentzat konpromiso bat suposatzen du honako arlo hauetan: komunikabide digitaletako pribatutasunean, telelana eta ziberjazarpena bezalako gaietan eta berrikuntzan eta adimen artifizialaren erabilera etikoan, algoritmoen erabileran diskriminazioa ekiditeko. Interneten eduki bortitz eta sexualak premiaz kentzea ere sustatzen du, Datuak Babesteko Agentziaren lehentasunezko kanalaren bidez https://www.aepd.es/canalprioritario/.