IKEA-n jatea
IKEA-n Suediako zaporeak jaki merke eta zaporetsuen bidez ezagutuko dituzu. Haragi-bola suediarrak edota kafea eta opilak; askotariko janaria dugu gustu guztietarako.
Zer jan IKEA-n |IKEA Family eskaintzak | Errezetak | Beste zerbitzu batzuk
Gozatu esperientzia zoragarri batez
IKEA jatetxea
Badakizu zer bazkalduko duzun? Ikusi gure platerak zure IKEA dendako jatetxean.
Erosketak amaitu badituzu, gure bistrotik pasa zaitezke mokadu on baten bila.
Denda suediarra
Eraman ezazu Suediako gastronomiako produkturik onenak: marmelada ekologikoa edo ASC ziurtagiria duen izokina, esaterako.
2€-ko kupoia 10€-ko erosketarekin
Irailean, eraman zapore suediarrak etxera. Eta IKEA Family klubekoa bazara, eta 10€ baino gehiago gastatzen badituzu gure janari-denda suediarrean, 2€-ko kupoia emango dizugu hurrengo erosketarako.
Etxean probatzeko errezetak
Lege-baldintzak
%50EKO DESKONTUA PLATER NAGUSIETAN * IKEA JATETXEA
Sustapena IKEA IBÉRICA S.A.U.-k (IFK A28812618; helbidea Matapiñonera Etorbidea, 9 zk.; PK 28703; San Sebastián de los Reyes [Madril]; Madrilgo Merkataritza Erregistroan, 1251. liburukian, 8. atalean, 102. folioan, 23549 orrian inskribatuta) eskaintzen du. 2025eko irailaren 5, 12, 19 eta 26an, IKEA Family bazkideek %50eko deskontu batez gozatu ahal izango dute. PSPari aplikatuko zaio esklusiboki Espainiako IKEA dendetan jatetxe-zerbitzua duten IKEA jatetxeko* plater nagusiei (kanpo geratzen dira Kanariar Uharteak eta Balear Uharteak, baita IKEA Glòries, IKEA Santander eta IKEA Diagonal dendak ere). Sustapena erosketa fisikoetan soilik da aplikagarria, bazkaltzeko, askaltzeko eta afaltzeko ordutegietan. Kontsultatu hurbilen duzun IKEA jatetxeko ordutegiak eta plater nagusien eskuragarritasuna esteka honetan: https://www.ikea.com/es/eu/campaigns/horario-de-platos-principales-en-tu-tienda-favorita-pub2a737de0 Sustapenean sartzen diren platerak: barazki-lasagna, pasta-platera, landare-proteinako bolak, haragi-bola suediarrak, izokin-xerra, txerri-ukondoa, oilasko-milanesa eta fish & chips. Deskontuaz gozatzeko, zure txartela edo IKEA Family bazkide-zenbakia aurkeztu beharko duzu ordaintzerakoan. Deskontua ezin da itzuli edo eskudirugatik trukatu. Ezin da beste eskaintza eta sustapen batzuekin erabili. Sustapena eskuragarritasunaren arabera.
*Oharra: 2025eko irailaren 12an, sustapen hau ez da eskuragarri egongo IKEA Hospitalet, Sabadell eta Badalona dendetako jatetxeetan
JANARI-DENDA SUEDIARREKO 2€-KO KUPOIAREN LEGE-BALDINTZAK
Eskaintzak 2025eko irailaren 1etik irailaren 30era bitartean balioko du penintsulako (Portugal izan ezik) IKEA denden beheko solairuko Janari denda suediarrean. Ezin da beste eskaintza edo sustapenekin batera erabili, ezta eskudiru gisa trukatu ere.