Umeak jolasean ibiltzeko etxea
Jolasean ibiltzea ezinbestekoa da umeen erabateko garapen eta poztasunerako; beraz, sustatu egin behar dugu. Egin behar duzun gauza bakarra zure etxeko zenbait txoko babestea da, hots, gune horiek non joko errugabe batek koskor bat baino zerbait gehiago eragin dezakeen.


Edozer gauza jolasteko erabil daitekeela jakin behar dugu
Txikienen kasuan, edonon jolas daiteke. Ezin izango duzu beti aurreikusi noiz eta zerekin jolastu nahi izango duen. Horregatik, etxe osoa bere begien bidez begiratzea da erabilgarriena. Horrek balizko arrisku-guneak zehazten lagunduko dizu, eta, horrela, arriskuak gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izango dituzu.
Zorionez, zure etxea jolasean dabiltzan umeen zoriontasuna (eta ez kezka) islatzen duen lekua izan daiteke. Baina zenbait alderdi kontrolpean izatea garrantzitsua da, adibidez: altzariak hormara finkatzea, jan ditzaketen objektu txikiak jasota edukitzea eta leiho eta eskaileretarako sarbidea libre ez uztea.

Haien grabitate-zentroa altuagoa denez (helduekin alderatuta), zailagoa egiten zaie orekari eustea.
Jolasean ibiltzea are seguruagoa izateko xehetasunak
Imajinatu haurtzarora itzultzen zarela, jakin-minez gainezka eta abenturak izateko gogoz beteta. Orain, ikuspuntu horretatik abiatuta, egizu etxe-ibilbide bat, ezustekoak non gerta daitezkeen ikusteko.
Altzariak hormaren kontra finkatzea ezinbestekoa da
- Biltegiratzeko eta telebistarako altzariak oso astunak dira (haien tamaina dela eta), eta, horregatik, hormaren kontra finkatu behar direla azpimarratzen dugu, iraultzea ekiditeko.
- Gorde gairik astunenak behealdean biltegiratze-moduluen egonkortasuna hobetzeko.
- Zure seme-alabak eskalatzaileak badira, gorde haien jostailuak behealdean, tentaldian erortzea saihesteko.
- Leihoetara ailegatzea errazegia bada, txikienak haietara ailega daitezke edozein ezustekoren ondorioz. 24/7 gainbegiratzea ezinezkoa denez, jarri UNDVIKA segurtasun-itxigailuak istripuak saihesteko.
- Haurrei edozein lekutara korrika joatea gustatzen zaie, baita etxe barruan ere. UNDVIKA edo PATRULL izkina-babesleak mahai baxuetan erabiltzea komenigarria da, irristadak direla eta.
- STOPP FILT babesle irristagaitza ere jar daiteke alfonbrak tinko mantentzeko haien gainetik igarotzean. Gainera, efektu hori indartu ere egin dezakezu DRÖMVÄRLD galtzerdi irristagaitzak erabiliz.
Hoberena bidean ezer ez lagatzea da
- Haurtxo eta haurrek ahoa erabiltzen dute esploratzeko; beraz, mantendu objektu txikiak haien irismenetik kanpo, irentsi ez ditzaten.
- Umeei izugarri gustatzen zaie anaia-arreba helduen jostailuekin jolasean ibiltzea; hartu ohitura jostailu horiek pieza txikirik ez dutela egiaztatzeko.
- Pilak beharrezkoak dira jostailuak abian jartzeko, baina, behin agortuta, hobe da puntu espezializatu batean botatzea, txikienek haien konposatuak ukitzea ekiditeko.
- Zenbait barruko landare toxikoak dira eta baliteke landare-euskarrietan harri txikiak edo eztarriko trabamendua eragin dezaketen bestelako gaiak egotea; beraz, aproposena haien irismenetik kanpo mantentzea da.
- Estoreen heldulekuak nolabait arriskutsuak izan daitezke, horman zehar zintzilik baitaude. Horman finka ditzakezu, edo helduleku ezkutuak dituzten estoreak aukeratu.
- Elikatze-hariak, begi-bistan ondo ez geratzeaz gain, oso arriskutsuak ere izan daitezke gure seme-alabak haietatik hurbil jolasean ibiltzen badira. Mantendu haien irismenetik kanpo KALKSTUFF kable-antolatzailea, SÄTTING kable-antolatzaile estalkiduna edo RABALDER kable-biltzailea erabiliz.

IKEA-ko estoreek tiratzaileak barruan ezkutatuta dauzkatenez, korapilatzeko arrisku txikiagoa dago.