Etxeko segurtasuna funtsezkoa da
Etxeak gure leku segurua izan behar du. Leku horretan, ez dugu pentsatu ere egin behar kanpoan kalte egin diezazukeen guztiaz. Hala ere, gure segurtasunaren parte bat barrutik landu behar da. Horregatik, buru-belarri lan egiten dugu IKEA-ko altzari eta osagarriek zure familiaren segurtasuna arriskuan jar ez dezaten.


Etxean, non jarri behar dugu arreta handiena?
Gela bakoitza ezberdina da, eta, jakina, ez du zertan ezer gertatu, baina kolpe bat hartuz gero, denbora gehien ematen dugun leku horietan gertatzeko aukera handiagoa dago.
Egongelan
Sukaldean
Lorategian
Familiek egongelan elkarrekin ematen dute denbora gehien, telebista ikusten, jolasten, hitz egiten edo etxerako lanak egiten. Horregatik, bertan zer edo zer gertatzeko aukera handiagoa dago. Bigarren postuan, sukaldea dago. Bertan, familia askok elkarrekin denbora eman ohi dute afaria prestatzen duten bitartean edo goizeko gosarian. Eta azkenik, lorategia dago: joko amaigabeen lekua.
Iturria: EuroSafe IKEA-ko azterketa espezifikoa, Lesioen Estatistikei buruzko Europako Datu Basean oinarritua, 2008-2018.
Zer egin dezakezu etxeko arriskurik ohikoenak saihesteko?
- STOPP FILT zoru-babesari esker, alfonbra batetik bestera mugitzea saihets dezakegu, hortaz, inor ez da irristatuko. Eta, gainera, zoruan arrastoak egitea eragozten du.
- Haurrak, katuka eta ibiltzen hasten direnean, batetik bestera doaz etengabe eta eskuekin eta ahoarekin asko esperimentatzen dute. Produktu kimikoak eta garbitzeko produktuak haien irismenetik kanpo gorde ezin badituzu, UNDVIKA blokeo-osagarria da bilatzen ari zaren hori.
- Altzarietako izkinak, batez ere lehenengo bi urteetan, koskor-iturri agorrezina dira. UNDVIKA izkina-babesei esker, lasaiago egon gaitezke.
- IKEA-ko altzari guztiek ainguratze-sistema bat dute eta beti horman finkatuta egon behar direla azpimarratzen dugu, altzarien muntaketa-prozesuaren urrats gisa, batez ere komodak, armairuk eta altzari handi eta oso astunak. Zure txikitxoari eskalatzea gustatzen bazaio, edozein altzari gainean erortzea saihestu behar dugu.
- Eskua altxa dezala jostailu guztiak eta milaka pieza txikiak etxean haur bat dagoenean behar bezala jasota edukitzea lortzen duenak! Inork ez? Zenbait IKEA-ko kutxa txiki eduki ditzakezu etxean zehar banatuta. Apaingarriak eta politak izateaz gain, egunero topatzen dituzun pieza guztiak gordetzen laguntzen dizute, baten batek jan ez ditzan. Gero, noizean behin, beren lekuan jarriko dituzu berriro. Astia eta gogoa duzunean.
- Kandelek giro ederra sortzen dute, batez ere atseden hartzeko edo pertsona kutun horrekin edo norberaren buruarekin une pribatuagoa izateko (zergatik ez?). Baina kontuz ibili behar dugu, eta gortinetatik gertu edo erraz erre daitekeen gainazal batean piztuta uztea saihestu. BERGGRAN kandela-euskarri bat edo BORBY argiontzi bat erabili, edo ontzi propioa duten GRANSLIN kandela usaintsuak eros ditzakezu ahaztu beharreko kezka bat gutxiago izateko.
- Etxetresna elektrikoak funtsezkoak dira, baina neurri batzuk ere hartu behar dira. Sukaldean, piztuta edo haurren eskura dagoen plaka arazo bat izan daiteke. MATMÄSSIG indukzio-plakari esker, gainean eskua nahi gabe jartzean erretzeko arriskua ekidin dezakegu, eta plakaren aseguruak haurrek plaka piztea eragotziko du.
- Janaria prestatzean, olioak zipriztinak botatzea edo pasta xukatzean ur irakin pixka bat isurtzea oso ohikoa da. Gure amantalei, labe-eskularruei eta beste sukaldeko osagarri askori esker, janaria prestatzeak sorrarazten dizun plazeraz gozatzen jarrai dezakezu inolako pairamenik gabe.
- Gure haurtxoa bainatzea unerik politenetako bat da, eta une horretan lotura handiagoa sortzen hasten zara (posible bada). Baina haurra hazi egiten da eta gero eta gehiago gustatzen zaio bainuontzian bakarrik bainatzea eta jolastea. Gogoratu: 3 cm ur baino ez dira behar ezusteko bat izateko. Hala ere, erne egoteak eta zoru irristagaitza duen LÄTTSAM bainuontziak arazorik ez egotea ahalbidetuko dute.
Etxeko segurtasunak ez dio adinari erreparatzen
"Adina jarrera-kontua baino ez da", dio baten batek. Baina beste batzuek, ordea, "urteak ez dira alferrik pasatzen" diote. Zeini egingo diogu jaramon? Zeure egoera hoberen islatzen duen horri, baina, badaezpada, zenbait segurtasun-aholku praktikan jar ditzakegu gure etxean.
Gure produktuen segurtasunarekiko etengabeko konpromisoa dugu
IKEA produktu seguruak nola garatzen diren
Segurtasuna funtsezkoa da IKEA produktuen garapenean, etxeko eguneroko eskakizunei aurre egin diezaieketela ziurtatzeko. Estres- eta funtzionaltasun-proba gogorrak egiten dizkiegu gure produktu guztiei, kezkatu gabe goza ditzazun. Baita gure kanal guztietan saltzen hasi ondoren ere.
Merkatutik kendu diren IKEA produktuen zerrenda osoa
Batzuetan, gure froga eta ziurtagiri guztiak gorabehera, saldutako gure produktuetako batek arriskua suposa dezakeela ohartzen gara. Une horretan bertan, gure baliabide guztiak martxan jartzen ditugu produktu hori merkatutik ahalik eta azkarren kentzeko. Hemen, merkatutik kendu den IKEA produkturen bat ote duzun egiazta dezakezu, eta, hala izanez gero, zer egin dezakezun ere ikusiko duzu.












