Saltatu

Apaindu zure balkoia gehiegi gastatu gabe

Balkoi txiki batean aire zabaleko oasi bat sortzea gustatuko litzaizuke? Zure kanpoko espazioari ukitu pertsonal eta ederra emateko ideia erraz eta merkeak eskaintzen dizkizugu. 

A light brown stained acacia ASKHOLMEN table and foldable chair face the view in a balcony with plants and natural materials.

Espazio txikietarako aulki perfektuak

Bilatu kanpoko aulki erosoak, gehitu kuxinak eta lotu itzazu eror ez daitezen. Estanpatu eta koloreek ukitu biziagoa ematen diote. Lekua aurrezteko, oso erabilgarria da erabiltzen ez direnean gorde daitezkeen aulki tolesgarriak izatea.

Ikusi balkoiko joko guztiak
Landarez betetako balkoi batean, kanpoko aulkirako lore-motibodun KLÖSAN kuxin urdina, metalezko aulki tolesgarri urdin bati lotuta.
Ikusi balkoiko joko guztiak

Saski bat. Ezaugarri asko

Gakoa espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzea da, eta horretarako, biltegiratze-produktuak garrantzitsuak bihurtzen dira. Jarri zure manta eta kuxin gogokoenak saski batean. Ahal baduzu, nahastu koloreak, testurak eta estanpatuak. Gozatu zure erlaxazatzeko uneaz. 

Ikusi saski guztiak
Esku bat SNIDAD ratanezko saski bat altxatzen heldulekuetako batetik. Saskian, balkoi batean aldi baterako erabiltzeko kuxinak eta mantak daude.
Ikusi saski guztiak

Zoruak ere garrantzia du

Balkoi batean, oinak gainazal eroso baten gainean bermatzea ia bista onak izatea bezain garrantzitsua da. Kanpoko alfonbra lauak estiloa ematen du, giro lasaia sortzen du, eremu bat mugatzen laguntzen du eta ez du zainketa handirik behar.

Ikusi kanporako alfonbra guztiak
Kanporako/barrurako kolore marroiko LYDERSHOLM alfonbra lau ertain bat ikusten da goitik, akaziazko altzarien azpian dagoena, kanporako zoru baten gainean.
Ikusi kanporako alfonbra guztiak

Landareen boterea

Erabili hostodun landareak ingurune naturala sortzeko. Nabarmendu landaredia bat egiten duten loreontzi-euskarriekin. Hormako eta zutikako landare artifizialek oso erakargarriak ez diren txokoak ezkutatzen dituzte; konbinatu itzazu tamaina eta tonu desberdinetan emaitza ikusgarria lortzeko.

Ikusi loreontzi eta landare guztiak
Apalaren atzean partzialki ikusten den pribatutasun-pantaila bat balkoi batean, barruko/kanpoko FEJKA horma-landare artifizial berdeak eta lilak dituena.
RÅGKORN barruko/kanpoko loreontzi-euskarri gris ilun eta beixa, landare artifizial bat duena landarez betetako balkoi batean, beirazko eta metalezko baranda baten ondoan.
Ikusi loreontzi eta landare guztiak

Argi atsegina eta diskretua

Eguzkiaren, ilargiaren edo kalearen argiaz gain, zure balkoiari argi gehiago gehitu diezaiokezu giro egokia sortzeko. Kanpoko argi gehienek ez dute entxuferik edo kablerik behar; beraz, nahi bezala (edo ia) apaindu ahal izango duzu.

  • Zintzilikatu tamaina desberdinetako kanpoko sabaiko lanparak, argi-hodei txikiak balira bezala.
  • Bildu baranda edo zenbait landare erresistente kanpoko LED argi-girlandekin.
  • Kopiatu barruko argiztapen-metodoa kanpoko mahai-lanpara edo zutikako lanpara batekin (elektrizitaterik behar ez duena).
  • Jarri LED kandelak faroltxoetan, jai-giroa edo giro erromantikoa sortzeko.

Ikusi kanpoko argi guztiak
Lau SOLVINDEN sabaiko lanpara, globo formakoak, pantaila zuriekin eta argi beroarekin, balkoi baten sabaitik zintzilik, hainbat landareren gainean.
Ikusi kanpoko argi guztiak

Kontrolatu soinu-banda

VAPPEBY Bluetooth bozgorailua duen lanparak 360 graduko soinu inguratzailea zein argi praktiko eta atsegina eskaintzen ditu, ezin hobea da zure gogoko musika entzuteko. Gainera, urarekiko erresistentea da eta bateria kargagarri bat du, nahi duzun lekura eramateko, kanpoan nahiz barruan, kablerik erabili behar gabe.

Ikusi bozgorailu guztiak
Landare asko eta aulki zein mahai txikiak dituen balkoia. Mahaien gainean, kanpoko VAPPEBY Bluetooth bozgorailua duen lanpara urdin bat, platerak eta tartentzako euskarri bat daude.
Ikusi bozgorailu guztiak